Gazte Abertzaleak PSOE eta PNV-ri

Josu Erkoreka eta Espainiako Gobernuaren presidentea den Jose Luis Rodriguez Zapateroren arteko bilera eta gero izandako adierazpen eta keinuak direla eta, Gazte Abertzaleak-ek jakinarazi nahi die PSOE eta PNV-ri ez duela onartuko Euskal Herriarentzat PSOE eta CIU Kataluniako estatutoaren inguruan izandako negoziaziorako jarrera errepikatzea.

Gazte erakunde independentistaren ustetan honek gatazkaren bukaeratik aldenduko luke prozesua, modu antidemokratikoan eta faltsuan itxiera bat ematea besterik ez litzatekeelako izango.

Gazte Abertzaleak-ek uste du beharrezkoa dela alderdi politiko guztien arteko eztabaida indartzea, behingoz gatazkaren muinera joateko eta irtenbidea emateko arazo politiko honi. Sortu, beraz, alderdi politiko guztiak ordezkatuak dauden foroa, behin betiko akordioak hartzeko aukera duena. Akordio hauek gero euskal gizarteak onartu beharko lituzkeelarik.

Gazte erakundearen ustetan, PSOE eta PNV ezin dute beste leku batera begiratu eta normalizazio politikoaren auziari aurre egin behar diote, hau da, Euskal Herriaren eskubideen aitorpena eta bere erabakitzeko eskubidea.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes