Gazte Abertzaleak Sorgintxulo Gaztetxearen alde
Sorgintxulo Gaztetxeak 5 urte daramatza Santutxuko auzoan lan egiten autogestio eta auzo bileretan. Ikastaroak eta kultur ekimenak antolatzeaz gain, oinarrian, gazteek beren ekintzak aurrera eramateko toki bat eskeintzen du Sortintxulok, kalea eta tabernekiko alternatiba bat sortuz. Santutxuko gazte batzuek Karmelo eliza ondoko eraikinean sartu zirenetik, bizitza eman diote urteetan hutsik egon diren lokal hauei.
Gazte talde horri, eta azken lau urteetan egitasmora gehitu zaizkien beste gazte batzuei esker, gaur egun Sorgintxulok auzoko liburutegi eta zinematoki bakarra du. Liburutegia, eta bildu ahal izan den liburu aukera zabala, bizilagun guztientzat eskuragarri dago, irakurketarako zein ikasteko. Bestalde, zinematokian astero filme bat ikus daiteke, gazteleraz zein euskaraz. Ludoteka, erakusketa gela, informatika gela, eta musika gela ere baditu.
Azken bost urteotan, antolatzaileen gaztetasun, bizitasun, eta ordutegien aldakortasunari esker, Txurdinagako gizarte etxearen ahalmenetatik kanpo dauden ekintzak egin dira. Hitzaldiak, mahai borobilak, ikastaroak (txalaparta, linux…), kontzertuak, lehiaketak, txangoak, kale piztura ekimenak, haurrentzako jokoak, antzerkia, eta abar luze bat antolatu da. Honela, auzoaren azpiegitura publiko eskasiari aurre egin ahal izan zaio.
Baina Bizkaiko Foru Aldundiak Sorgintxuloren itxiera suposatuko lukeen egitasmo bat du esku artean. Adinekoentzat Eguneko Zentru bat eraiki nahi da gaur egun Gaztetxea dagoen tokian. Helburu honetarako egokiena ez den toki bat. 24 plazatako ahalmena izango duela jakinik, Foru Aldundiaren egitasmo honek gehiegizkotzat jo daitekeen inbertsio bat dakar. Santutxun bizi diren 11.500 zaharretatik 24 bakarrik hartu ahal izango ditu bertan.
400 erabiltzaile baino gehiagok ezingo dute, gainera, autogestioan oinarritutako egitasmo honetaz gozatu.
Hau dela eta, Bizkaiko Gazte Abertzaleakek, Sorgintxulo Gaztetxearen azken urteetako lana goraipatu nahi du eta Sorgintxulo proiektua aurrera eramaten aritu diren pertsona taldearekiko bere elkartasuna adierazi nahi du. Sorgintxulo aurrera!
Gaia: Justizia soziala
Egilea: Ibon Usandizaga
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


