Gazte Abertzaleak Sorgintxulo Gaztetxearen alde

Sorgintxulo Gaztetxeak 4 urte daramatza Santutxuko auzoan lan egiten autogestio eta auzo bileretan. Ikastaroak eta kultur ekimenak antolatzeaz gain, oinarrian, gazteek beren ekintzak aurrera eramateko toki bat eskeintzen du Sortintxulok, kalea eta tabernekiko alternatiba bat sortuz. Santutxuko gazte batzuek Karmelo eliza ondoko eraikinean sartu zirenetik, bizitza eman diote urteetan hutsak egon diren lokal hauei.

Gazte talde horri, eta azken lau urteetan egitasmora gehitu zaizkien beste gazte batzuei esker, gaur egun Sorgintxulok auzoko liburutegi eta zinematoki bakarra du. Liburutegia, eta bildu ahal izan den liburu aukera zabala, bizilagun guztientzat eskuragarri dago, bai irakurketarako zein ikasteko. Bestalde, zinematokian igandero filme bat ikusi daiteke, bai gazteleraz zein euskaraz. Gainera, ludoteka, erakusketa gela, informatika gela, eta musika gela ditu.

Azken lau urteetan, antolatzaileen gaztetasun, bizitasun, eta ordutegien aldakortasunari esker, Txurdinagako gizarte etxearen ahalmenetatik kanpo dauden ekintzak egin dira. Hitzaldiak, mahai borobilak, ikastaroak (txalaparta, linux…), kontzertuak, lehiaketak, txangoak, kale piztura ekimenak, haurrentzako jokoak, antzerkia, eta abar luze bat antolatu da. Honela, auzoaren azpiegitura publiko eskasiari aurre egin ahal izan zaio.

Baina Bilboko Udalak Sorgintxuloren itxiera suposatuko lukeen egitasmo bat du esku artean. Alzheimer gaitza dutenentzako Eguneko Zentru bat eraiki nahi da gaur egun Gaztetxea dagoen tokian. Helburu honetarako egokiena ez den toki bat. 24 plazatako ahalmena izango duela jakinik, Udalaren egitasmo honek gehiegizkotzat jo daitekeen inbertsio bat dakar. Santutxun bizi diren 11.500 zaharretatik 24 bakarrik hartu ahal izango ditu bertan, eta 1.550.000 euroetako aurrekontuaz hitzegiten ari dira (260 milioi pezeta zaharretan).
400 erabiltzaile baino gehiagok ezingo dute, gainera, autogestioan oinarritutako egitasmo honetaz gozatu.

Hau dela eta, Bilboko Gazte Abertzaleak, maiatzaren 16an 22:00tan Karmelo Plazatik Sorgintxulo Gaztetxearen azken urteetako lana goraipatuz aterako den manifestazioan parte hartzeko egin den deiaren alde agertzen da.

Gaia: Justizia soziala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes