Gazte Abertzaleak taldeak Euskal Herrian sinbolo frankistak egotea salatu du, desobedientzia zibileko ekintza baten bidez
GA-k gaur goizean Bilboko erdialdean dagoen Posta Bulego nagusiko fatxadan armarri frankista bat dagoela salatu du.
Erakundearen hainbat kide Posta-egoitzara hurbildu gara eta bitartean zenbait kidek Desobedientzia frankismoari eta beste lelo batzuk idatzita zeukaten pankartak zabaldu dituzte, Desobedientea izeneko lan-talde berriaren elastikoa jantzita zutela.

Bi kidek 7 metroko eskailera bat jarri dute posta-egoitzaren zati irtenera igotzeko eta pankartarekin armarri frankista estaltzeko igotzen hasi dira, Postako segurtasun-zerbitzuek eskailera botako zutelako mehatxua egiten zuten bitartean.

Pankartak zabaltzen minutu batzuk eman ondoren jaitsi egin dira. Orduan Ertzaintza agertu da eta igo direnak identifikatu ditu.

Komunikabideei egindako adierazpenetan, Arabako Batzar Nagusietako mahaikide Iñaki Saez-ek zera esan du: Zoritxarrez, Euskal Herrian oraindik ere badaude sinbolo frankistak eta horregatik salatu nahi ditugu, herri hau gorrotatzen zuen eta euskaldunen eskubideak eta askatasunak kentzen saiatzen zen jendeak eraiki zituelako.

Ekintza egiteaz gain, aukera DesobedientEA taldea aurkezteko aprobetxatu da. Talde honek Gazte Abertzaleak-en barruan dihardu lanean desobedientzia zibila gure idealak aldarrikatzeko modu ez-biolentotzat erabiltzeko. Iñaki Sanchezek, esaterako, esan du desobedientzia beharrezkoa dela uste baitugu hau bide egokia dela gure herriarentzako askatasuna eta ukatzen zaizkigun eskubideak lortzeko. Egunero Madrildik Euskal Herriaren aurka egiten diren eraso sistematikoak ere aipatu dituzte, eta egoera horren aurka borrokatzeko desobedientzia tresna gisa erabiltzearen alde agertu dira berriro ere.

Azkenik, zera esan dute: Sinbolo eta ideologia frankista guztiak kentzea eskatzen dugu eta horrez gain, frankista guztien aurreko desobedientziaren alde egiten dugu, beti ere borroka-modu baketsuak erabiliz.
Egin klik hemen ekintzari buruzko bideoa behera kargatzeko. 3 mega eta erdi hartzen ditu eta ekintzaren 30 segundoko laburpena ematen du.
Quicktime programa www.apple.com/quicktime/ behar da bideoa ikusteko
Aldarrikapena egiten ari ginen bitartean banatu dugun panfletoaren testua..
Gaia: Euskal Herria
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





