GAZTE ABERTZALEAK TALDEAK HURRENGO EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAN PARTE HARTUKO DUELA ADIERAZTEN DU
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Justizia-soziala, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEAko gazte-erakundeak, Oinarrizko Errentako eta Gizarte Desobedientziako tailerretan parte hartuko duelarik, euskal gazteriari parte hartzeko deia egiten die
Gazte Abertzaleak taldeak, Eusko Alkartasunako gazte-erakundeak, Euskal Herriko Gizarte Foroaren I. Topaketan parte hartuko duela iragartzen du. Foroa ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da Gasteizen.
Foro horretan, Gazte Abertzaleak taldeak beste erakunde batzuekin batera proposatutako eta antolatutako hainbat tailerretan parte hartuko du. Horien artean, Oinarrizko Errentari buruzko Tailerrean, gure erakundeko Gai Sozioekonomikoetarako idazkari Miguel de Andrés Frías-ek La Renta Básica y su contribución a la libertad: ciudadanía libre, naciones libres (Oinarrizko Errenta eta askatasunerako daukan ekarpena: herritar libreak, nazio libreak) ponentzia aurkeztuko du. Horrez gain, Gazte Erakundeko Euskadiko Batzorde Eragileko kide eta Bilboko zinegotzi Ion Haritz Bengoetxeak Estrategias de lucha no violentas (Indarkeriarik gabeko borrokarako estrategiak) tailerrean parte hartuko du, eta GA taldeak Desobedientzia Zibilari buruz pentsatzen duena azalduko du.
Gazte Abertzaleak taldeak, Foroa sortu zenetik haren prestakuntza-bilera guztietan parte hartu duelarik, oso positiboki baloratzen du Foroaren topaketa hau. Gazte Abertzaleak taldeko Idazkari Nagusi Andoni Iturzaetak esan duenez: gizarte zibilaren topaketarako aparteko esparrua dugu, esparru egokia errealitate sozial, politiko, ekonomiko eta kulturala aztertzeko, bai eta Euskal Herri eta mundu justuagoaren, solidarioagoaren eta igualitarioagoaren aldeko proposamen zehatzak egiteko ere. Era berean, garrantzitsua iruditzen zaio Foroan dagoen aniztasuna azpimarratzea, oso sentiberatasun ezberdinak bateratzeko gai izan baita eta erakunde politiko, sozial eta sindikal sorta garrantzitsu bat biltzen baitu.
Horregatik guztiagatik, Gazte Abertzaleak taldeak euskal gizarte osoari dei egiten dio, eta bereziki gazteriari, Foroaren lehen Topaketa honetan parte har dezan, bai eta ostiralean, 27an, Gasteizko kaleetan barrena egingo den manifestaldian ere.
Gaia: Justizia soziala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GAZTE ABERTZALEAK TALDEAK HURRENGO EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAN PARTE HARTUKO DUELA ADIERAZTEN DU”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna