Gazte Abertzaleak Zaramagako Alkartetxeak jasandako erasoen aurrean
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, salatu nahi du abenduaren 15ean Zaramagako Alkartetxeak jasandako eraso faxista, non aurpegia agerian ez zuten pertsona batzuk pintura boteak bota zituzten Gazte Abertzaleak kudeatzen duen lokalaren barruan. Gazte erakundearentzat, eraso hau, arazo politikoa kaleetatik negoziazio mahaira eramateko batzuek erakusten duten borondate faltaren isla besteri k ez da , beste foroetan bakearen lengoaia berea egiten duten bitartean. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak adierazi nahi du, helburu politikoak lortzeko erabiltzen den edonolako indarkeriaren kontrako bere gaitzespena eta bide batez giza eskubideen defentsan daukan konpromisoa berriztatzen du, elkarbizitza baketsu baten oinarria delakoan.
Bestalde, Gazte Abertzaleak aditzera eman nahi du orain arte egin duen bezala, Zaramagako Alkartetxean lan egiten jarraituko duela, izan daitezkeen eraso irrazional berri batzuei beldur ez dela erakutsiz. Hortaz, GA-k argi utzi nahi die erasoa burutu zutenei, Gazte Abertzaleak-en lan politiko eta soziala ez dela ezertan aldatuko eta ikaratzearen xedea zuen eraso honek ez duela bere helburua lortuko, aitzitik, erasoa erakundearen izaera demokratikoa indartzea besterik ez duela lortu.


Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


