Bilboko Abandoibarran kokatuta dagoen, Zubiarte merkatalgunearen gaurko irekieraren aurrean, Gazte Abertzaleak Bizkaian, eta orokorrean Euskal Herrian, gertatzen ari dan merkatalgune erraldoien neurrigabeko ugaltzearen aurka agertzen da. Eta IU- EB-k proiektu hau Bilboko udalean bultzatu izanaren aurrean bere harridura adierazten du.

Gazte Abertzaleak-etik merkatalgune handien ugaltzearen kontra azaltzen gara, arazo hau larria da Bizkaian, eta Bizkaiko merkatari txikiei eta arazo honi aurre egiteko batu diran 50 merkatari-erakundeei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

La Caixa-k egindako ikerketen arabera, 1997 eta 2003 urteen artean merkatalgune handien kopurua %86-an hazi da, eta datu honek kezkatzen gaitu, merkaritza txikiarentzat eta enpleguaren kalitatearentzat mehatsua suposatzen baitu. Merkataritza txikiaren aktibitatea %12-an jeitsi da azken 6 urteotan.

Merkatalgune handien modelua, Bizkaian neurrigabeko hazkundea izan duena, modelu desorekatua da eta gu bere kontra azaltzen gara, saturazio maila batetara heldu baita eta honek pixkanaka merkataritza txikia desagertaraziko du eta lanaren prekarietatea areagotuko du.

Merkatalgune handiek sortzen duten enplegu tinkoaren erdia deusezten dute eta horrexegatik Merkatalgune handien ugaltzeak enpleguaren kalitatean eragin ezkorra dauka, langabezia sortzen du, pobretze soziala eragiten du eta merkataritza txikia desagertarazten du.

Guzti honengatik Gazte Abertzaleak erakundetik pertsonak inola ere kontutan hartzen ez dituen egungo merkataritza-politikaren aldaketa eskatzen dugu eta Bizkaiko merkatari txikiei eta arazo honi aurre egiteko batu diran 50 merkatari-erakundeei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak, Zubiarte-ren irekieraren aurrean, merkatalgune erraldoien neurrigabeko ugaltzearen aurka agertzen da”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna