Gazte Abertzaleakek Auzitegi Nazionalak argudio politikoak erabilita aurrera eraman dituen 35 gazteen atxiloketak errefusatzen ditu
Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzorde Eragileak espainiar estatuko indar armatuek gaur gauean egindako atxiloketak modu urgentean baloratu ditu eta polizi- operazio hau erabat arbuiatzen du, hego Euskal Herrian izan diren 35 atxiloketa eta erregistroak gaitzetziz.
Gazte Abertzaleakek Espainiako estatuko segurtasun indarrek, Auzitegi Nazionaleko Marlaska epailearen agindupean, aurrera atera duten polizi- operazioa. Gazte erakundearen esanetan “atxiloketa hauen argudio bakarra politikoa da eta bilatzen duten helburu bakarra, Euskal Herrian dugun gatazka politikoari dauden konponbide formulei eta normalkuntzarako bidean irekitzen diren ateei behin eta berriro oztopoak jartzearena da”.
Gazte Abertzaleaketik atxiloketen “oportunismo politikoa” gaitzesten dute eta “espainiar estatuak azken egunetan kaleratu diren subiranotasunaren aldeko proiektuei erantzuna dela” argi dute gazte independentistek.
Gazte erakunde abertzaleak Auzitegi Nazionalak ireki egin zuen 18/01 makrosumarioarekin gazte erakundeak zein iritzi izan zuen oroitarazi izan nahi du, zeinetan Jarrai- Haika- Segiren ilegalizazioak “gutxieneko legezko prozesu- berme ez zituen izan, errugabetasun- presuntzioa kontutan izan gabe ere”. Modu berean, Gazte Abertzaleakek Auzitegi Nazionalaren desegitea eskatzen du, frankismotik jarauntsitako salbuezpeneko auzitegia delako.
Azkenik, Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailatik Rodolfo Aresek gaur goizean Radio Euskadin atxiloketen inguruan egin dituen deklarazioak irmoki salatu ditu. Gazte erakunde independentistak egoera hau tamalgarria dela dio “Aresek bere burua Auzitegi Nazionaleko bozeramailetzat baitu”.
2 iruzkin
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



derzu, 2009 Azaroa 25 @ 1:11 am
posible al da duela hilabete eman zen erantzun bateratu bera lortzea? posible al da manifestazio bateratu bat Donostian elkartu ziren talde guztien gazte erakundeek bultzatua?
eskubide guztiak guztiontzat?
Ni, 2009 Azaroa 26 @ 5:18 pm
Ba al zatozte larunbatean Bilbora?