Gazte Abertzaleakek deiturik Olentzerok ikatza utzi du NUPen

Gazte Abertzaleek NUPeko errektorearen euskararekiko jarrera salatzen du.
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak, Antonio Pérez Prados errektoreak eta bere zuzendaritza taldeak euskara bezalako aberastasun eta altxor kulturalaren aurrean duten jarrera salatzeko ekintza erreibindikatzaile bat burutu du gaur goizean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Orain urte bete Olentzerok Miguel Sanz eta Batasunari ikatza utzi zien bezela, oraingoan ere GAren gonbidapenari erantzunez, NUPera gerturatu da bere asto “erretore”k lagunduta bertako errektoreari merezi duena uztera: ikatza eta “Kulturaniztasuna eta aberastasun kulturala estimatzeko gidaliburua”.

Olentzero, “erretore” astoa eta beste hogei bat lagun kanpusa zeharkatu dute goizean goiz; ikastegiak, kafetegia…etb. “kalejira” errektoradutzako atean amaituz, izan ere eraikin hontara iritsi orduko ateak giltzaz itxi dizkiete segurtasun konpainiakoek.

Olentzerok egindako oparien zergatiak azaltzeari ekin dio atearen aurrean, sartzea ezinezkoa zela ikustean: “Hiru izan dira hontara bultzatu nauten arrazoiak; lehena Pérez Pradosek behin eta berriz azaltzen duen euskararekiko mespretsu eta begirune eza. Bigarrena euskararen normalizazioa aldarrikatzen dutenekiko erakutsitako bortizkeria. Eta azkenik zuzendaritza taldearen –errektorea barne noski- arduren ez betetzea”- izan ere hauek Nafarroako Legebiltzarrari igorri diote euskararen erabilera erregulatuko duen legearen egikaritzaren ardura; NUPeko estatutoen arabera erregulazio hau unibertsitate berari legokioke eta ondorioz Legebiltzarrera igorri izanak errektore taldearen borondatea argi erakusten du GAko kideen ustez.

Beherago argazkiak aurkituko dituzu(Sakatu lupan haundiagotzeko):

Olentzero llegando a la UPNA
Haunditu/Aumentar
Ayudantes de Olentzero con el burro
Haunditu/Aumentar
Olentzero llegando a la UPNA.
Ayudantes de Olentzero con el burro.
De camino al Rectorado
Haunditu/Aumentar
Dentro de la UPNA
Haunditu/Aumentar
Camino del Rectorado.
Dentro de la UPNA.
Seguimos camino al Rectorado
Haunditu/Aumentar
Dentro de la UPNA
Haunditu/Aumentar
Seguimos camino del Rectorado.
En la puerta del rectorado dejamos el carbón.
Olentzero cuenta a los medios la causa de traerle carbón al Rector
Haunditu/Aumentar
Echando el carbón en la puerta
Haunditu/Aumentar
Olentzero cuenta a los medios la causa de traerle carbón al Rector.
Echando el carbón en la puerta.
Olentzero cuenta a los medios la causa de traerle carbón al Rector
Haunditu/Aumentar
Ayudantes de Olentzero con el burro.

Gaia: Politika orokorra

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes