Gazte Abertzaleakek deiturik Olentzerok ikatza utzi du NUPen
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Politika-orokorraGazte Abertzaleek NUPeko errektorearen euskararekiko jarrera salatzen du.
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak, Antonio Pérez Prados errektoreak eta bere zuzendaritza taldeak euskara bezalako aberastasun eta altxor kulturalaren aurrean duten jarrera salatzeko ekintza erreibindikatzaile bat burutu du gaur goizean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Orain urte bete Olentzerok Miguel Sanz eta Batasunari ikatza utzi zien bezela, oraingoan ere GAren gonbidapenari erantzunez, NUPera gerturatu da bere asto erretorek lagunduta bertako errektoreari merezi duena uztera: ikatza eta Kulturaniztasuna eta aberastasun kulturala estimatzeko gidaliburua.
Olentzero, erretore astoa eta beste hogei bat lagun kanpusa zeharkatu dute goizean goiz; ikastegiak, kafetegia etb. kalejira errektoradutzako atean amaituz, izan ere eraikin hontara iritsi orduko ateak giltzaz itxi dizkiete segurtasun konpainiakoek.
Olentzerok egindako oparien zergatiak azaltzeari ekin dio atearen aurrean, sartzea ezinezkoa zela ikustean: Hiru izan dira hontara bultzatu nauten arrazoiak; lehena Pérez Pradosek behin eta berriz azaltzen duen euskararekiko mespretsu eta begirune eza. Bigarrena euskararen normalizazioa aldarrikatzen dutenekiko erakutsitako bortizkeria. Eta azkenik zuzendaritza taldearen errektorea barne noski- arduren ez betetzea- izan ere hauek Nafarroako Legebiltzarrari igorri diote euskararen erabilera erregulatuko duen legearen egikaritzaren ardura; NUPeko estatutoen arabera erregulazio hau unibertsitate berari legokioke eta ondorioz Legebiltzarrera igorri izanak errektore taldearen borondatea argi erakusten du GAko kideen ustez.
Beherago argazkiak aurkituko dituzu(Sakatu lupan haundiagotzeko):
Gaia: Politika orokorra










0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleakek deiturik Olentzerok ikatza utzi du NUPen”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna