Gazte Abertzaleakek Espainiar Konstituzioak Euskal gatazka politikoa betierekotzen duela adierazten du

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak espainiar testu konstituzionala errefusatzen du eta Patxi Lopez “ezjakin” bat dela dio, atzo Espainiar Konstituzioaren ospakizunetan eginiko adierazpen “duingabeengatik”.

Patxi Lopezek Madrilen Espainiar estatuko konstituzioarengatik ospaturiko ekitaldietan parte hartu izanak ez da oharkabe pasa Gazte Abertzaleakentzat eta atzo Lopezek Espainiar Konstituzioa goraipatuz eginiko adierazpenak irmoki erantzun nahi izan ditu.

Gazte Abertzaleaken aburuz, “Patxi Lopezek Lehendakari kargua izateko duen legitimitatea zalantzan jarria izango da etengabe, izan ere ez du Euskal gizartean ordezkatzen eta Madrilgo ekintza politiko-judiziali esker izan zen hautatua”, horrez gain, Lopez egunero “autodeslegitimatzen da bere kabuz”. Erakunde independentistarentzat Patxi Lopez PSOEren lakaio hutsa da, “bere parte hartze duingabeak euskal sozialistek PSOEren aurrean merituak egiteko etengabeko beharraren beste erakusle bat da.

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Patxi Lopezen adierazpenak arbuiatzen ditu, zeinetan adierazi zuen estatutua edo Kontzertu Ekonomikoa Espainiar Konstituzioari esker posible direla. “Patxi Lopez hain gogoko duen Konstituzioa irakurtzen hasi beharko luke, eta ondoren autonomi estatutua irakurketarekin jarraitu, ezjakin bat bezala ez geratzeko. Euskal gizarteak ez dio Espainiar Konstituzioari ezer zor, eta Patxi Lopezek jakin beharko luke Kontzertu Ekonomikoa espainiar Konstituzioaren aurrekoa dela edota euskal erakundeak eta ditugun errekurtsoak euren jatorria Eskubide Historikoetan eta euskal gizartearen borondatean daudela, Gernikako Estatutuak jasotzen duen moduan” adierazi dute Gazte Abertzaleaketik.

Gazte Abertzaleakek espainiar testu konstituzionala arbuiatzen du “Euskal Herriko gatazka politikoaren betierekotzea suposatzen duelako”. Erakunde independentistak subiranotasunaren bidean sakontzeko garrantzia azpimarratu du, gatazkari irtenbidea emateko modua baita. “Gure helburu legitimoa Euskal Herriaren Independentzia da, eta horrenbestez Euskal Herria estatu burujabe bat bezala onartzen duen euskal konstituzioa soilik ospatuko dugu”, diote gazte erakundetik.

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes