Gazte Abertzaleakek eta Alkartasuna Fundazioak II. jardunaldi subiranistak antolatzen dituzte asteburu honetan Bilbon
Bi erakundeek abenduaren 5 eta 6ean konferentzia subiranista bat ospatuko dute Bilboko Euskalduna Jauregian eta bertan Europar Batasunaren barnean subiranotasunak dituen aukerak aztertuko dira. Jardunaldietan BNG, ERC edota Eskoziako SNP bezalako aldierdi politikoek parte hartuko dute.
Gazte Abertzaleakek Alkartsuna Fundazioaren babespean antolaturiko II. Jardunaldi Subiranistetan Europar Batasunaren barnean euskal subiranotasunaren aukera errealetan sakonduko dute Estatuko eta kontinente zaharreko beste errealitate nazionalak kontuan harturik.
Larunbateko plater nagusia ChobentĂș Aragonesista (Aragoi), Galiza Nova (Galiza), Darreu (Asturias), Joventut’s d’Esquerra Republicana de Catalunya-Jerc (Catalunya) eta Bloc Jove (Valentzia) taldeetako gazteek osaturiko mahai-ingurua izango da, bertan euren herrialdeetako gazte independentisten eta Europaren arteko harremanei buruzko inpresioak uztartuko dituzte.
Arratsaldean Gazte Abertzaleaki esker Eskozian 2010ean ospatuko den erreferendumaren aurkezpena egingo da lehen aldiz Euskal Herrian. Erreferendumaren aurkezpena Paul Tognerik egingo du, SNPko burzagietako bat (Eskozian gobernatzen duen eta erreferenduma bultzatu duen alderdia). Larunbat arratsaldeko jardunaldiak SNP, BNG, CHA eta ERC alderdietako ordezkariek osaturiko mahai-inguru batekin bukatuko da, non nazio berrien eraikuntzan sozialaz hitz egingo den.
Abenduaren 6an, Jardunaldien azken egunean, ERCko kide batek Arenys de Munt eta beste herri batzuetan aurrera eramandako prozesua azalduko du, zeinetan kontsulta soberanistak prestatzen eta egiten ari diren eta eurak Euskal Herrira ekartzeko aukeraz hitz egingo da. Jardunaldiak ixteko alderdi politiko subiranistek Europan eta Europarentzat egin ditzaketen ekarpenei buruz hitz egingo da.
2 iruzkin
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI






Unai, 2009 Abendua 6 @ 11:42 pm
Interesgarria dirudi baina ni ez naiz enteratu…
Aitziber, 2009 Abendua 8 @ 2:34 pm
Hala da. Besterik egiteko asmoa al dao? Ikastarorik antolatuko dituzue, laburraoak direnak burujabetzari buruzko gakoak azaltzeko?? Mila esker