Gazte Abertzaleakek eta JERCek biharko manifestaldian elkarrekin parte hartuko dute
Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, eta JERCek, Joventuts d´Esquerra Republicana de Catalunyak, bihar Bilboko kaleetan Konponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna lelopean burutuko den manifestaldian elkarrekin parte hartuko dute. Modu honetan, Euskal Herriko eta Kataluniako erakunde independentista bi hauek gatazka politikoaren konponbide demokratikoaren, pertsona guztien eskubideen eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egiten dute.
Gazte Abertzaleakek biharko manifestaldian parte hartzearen garrantzia azpimarratzen du Euskal Herrian bizi dugun prozesuaren fase berri hau indartzeko helburuarekin eta, beraz, gazteei parte hartzeko deialdia luzatezen die.
Biharko zita gure herriarentzat momentu historiko batetan burutuko da, gatazka politikoaren konponbide baketsu eta demokratikoaren aldeko benetako apustua egin behar dugun momentu batetan hain zuzen ere, alderdi politiko guztien arteko elkarrizketa ardatz bezala hartuz. Baketze eta normalizazio politikorako aukera historiko baten aurrean aurkitzen gara.
Era berean erakunde independentistak guztiontzat eskubide guztiak eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko parte hartzeko deialdia luzatzen du. Eta Euskal Herriarekiko eta bere eskubideekiko bere konpromezua berresten du.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


