Gazte Abertzaleakek gazteen emantzipazioa zailtzen duen Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politika berria salatzen du

Gazte Abertzaleakek etxebizitza arloan atzo Eusko Jaurlaritzak onartutako aldaketak errefusatu ditu.Gazte erakunde independentistak Iñaki Arriolak zuzentzen duen etxebizitza sailak daraman politika erratua dagoela uste du, izan ere alokairuaren apustuaren kontrako bidean doa eta gazte emantzipazioa zailtzen du.

Gazte Abertzaleakek ‘Bizigune’-ren barnean egindako aldaketak arbuiatu ditu, bere aburuz alokairuaren sustapena oztopatzen dutelako. Erakundeak Bizigune programaren bitartez etxebizitzen jabeei ordaintzen zaien gehienekoa 600 eurotara jaitsi izana zentsuratu du. Gazte Abertzaleaken aburuz, “neurri honek Bizigune programaren barnean gestionantzen diren etxebizitzen murrizpena dakar, eta ondorioz etxebizitza gutxiago egongo dira alokairuan eskaintzeko.” Gazte erakundeak adierazi du gazteen kolektiboa dela kaltetuenetarikoa, izan ere alokairu sozialean dauden pisuen kopurua gutxitzean emantzipatzeko aukerak murrizten dira.

Bestalde, Gazte Abertzaleakek merkatu librean neurri honek izan ditzakeen ondorioetaz ohartarazi du. “Eskaintza eta eskariarengatik mugitzen den merkatu batean, zenbat eta etxebizitza sozial gutxiago, orduan eta garestiago izango dira merkatu librekoak” azpimarratu dute Eusko Alkartasunako gazteek. Gazte erakunde independentistak adierazi du “hau ez zela momentua” horrelako erabaki bat hartzeko, izan ere, “justu orain, krisiaren ondorioz, ez dira etxebizitzak saltzen eta errazagoa da orain arte zalantzan zeuden jabeak alokairu politikara gerturatzea”.

Azkenik, Gazte Abertzaleakek adierazi du “ Iñaki Arriola sailburuaren adierazpenak ez dira batere eragingarriak etxebizitza arloan”, are gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan 75.000 eta 80.000 etxebizitza berriak eraikitzeko beharra dagoela publikoki adierazi duenean. “Arriolak argitu beharko du etxebizitza hutsen merkatua mugiarazteko alokairu sozialarengatik apustua egiten duen  ala Euskal Herriko zati handi bat porlanez betetzen ari diren etxegileekin bat egiten duen.

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes