Gazte Abertzaleakek Gaztemaniak programa bermatzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bere jarraipena eskatzen du

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Gaztemaniak programaren aurrekontuaren murrizketa ez du onartzen eta Hamaikabateko (H1) transfugek “gazte politiketan eskubiko ikuspegia” erabili dutela salatzen dute.

Gaur Gazte Abertzaleakek Gaztemaniak programari ematen dion babesa aldarrikatu du, azken 16 urte hauetan tokiko talde ugari ezagutaraztea eman baititu eta Gipuzkoako gazteei musika gerturatzeko balio izan baitu. Erakunde independentistaren aburuz “Gaztemaniak beste modu batera inork ezagutuko ez lituzkeen taldeen erakustoki ederra izan da, beraz, programa honen aurrekontuaren murrizketak lurralde honetan garatzen ari den musika- egoera erabat zapuztuko luke”.

Gazte Abertzaleakeko Gai Sektorialetako Idazkaria den Haritz Perezek, Gaztemaniakeko esperientzia bermatu du, bere iritziz “sortu berri diren musika talde askok, tendentzia desberdinetakoak, berritzeko, lanean jarduteko eta bere musika hedatzeko aukera eman dielako, Gipuzkoako lurraldean dinamika aberasgarria sustatuz”. “Berez, Foru Aldundiko 2010rako aurkeztutako aurrekontua Gipuzkoako gazteek ditugun arazoei aurre egiteko murritza bazen, Gaztemaniak bezalako programetako aurrekontuen mozketak “Gazte Abertzaleakentzat onartezinak dira” azpimarratu du Haritz Perezek.

Gazte Abertzaleakek Hamaikabateko (H1) transfugak eta bereziki Gizarte Politikako diputatua den Maite Etxaniz Gaztemaniak bizitzen ari den zailtasun honen erantzuletzat hartzen ditu. “Hamaikabateko transfugek gazte politiketan eskubiko ideien praktikak aurrera eramaten dituzte, Eusko Alkartasunak azkeneko Foru Aldundietako hauteskundeetan lortu zuen errepresentaziotik”. Egoera honen aurrean, Gazte Abertzaleak Eusko Alkartasunako gazte erakundea den bezala, Foru Aldundiko gazte sailean Hamaikabateko transfugen erreprensentazioak “ez duela Gazte Abertzaleakek 20 urte hauetan lanean jardun duen proiektua aurrera ateratzen eta Eusko Alkartasunak gazteekin betidanik izan duen konpromezua ez duela betetzen, are gehiago, urteetan landu duen politika aldrebesten du” argitu du.

Azkenik, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak “Gaztemaniak! Salba dezagun” ekimenari bere babes guztia ematen dio eta lurraldeko osoko, nahiz gai honen inguruko kezka duten gazte guztiei, blogean dagoen manifestuari bere atxikipena ematea animatzen die.

Iruzkin 1

  • denak inemera, 2010 Urtarrila 26 @ 10:42 pm

    Joxi DIMISION!!! Maite, Inemera

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes