Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Foru Aldundiari komunikaziorako gaitasun gehiago eskatzen dio

Eusko Alkartasunako gazteek foru erakundeak gazteentzako zuzenduta dauden jarduerak lantzeko gazteen ahotsa entzuten hasi behar dela esan dute. Gaztemaniakekin gertatutakoa erakunde publiko eta gazteen artean dauden ezberdintasunen adibide berri bat izan da.

Gazte Abertzaleaken aburuz, “orain arte Foru Aldundiak gazteentzat zuzendu dituen jarduerak inposaketetan oinarritu egin dira”, eta Foru Aldundiko gazte saileko arduradunei jarrera eta egiteko moduen “premiazkoa” deritzon aldaketa eskatzen dio. Gazte Abertzakek Foru Aldundiko arduradunei Gipuzkoako gazteen ahotsa entzuteko garaia heldu zaiela uste du, eta behingoagatik lurraldeko gazteek dituzten beharrak modu egoki batean erantzunak izan daitezen.

Azken aste hauetan ‘Gaztemaniak!’ programaren jarraipenaren inguruan sortu den polemikak argi utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiak duen lan egiteko era. “Gazteen interes eta beharrei modu telematikoan erantzun izateagatik, momentu honetan erakunde publiko eta gazteen arteko banaketa handiegia da” azpimarratu du Gazte Abertzaleakek.

Gazte Abertzaleakek gazte politikek modu parte-hartzailean landuak eta “gazteek eta gazteentzako” eginak egoteak ezinbestekotzat jotzen du, honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrizketarako jarrera baikorra azalduz, gazteen beharrak zeintzuk diren era errealean jakiteko. “Gaur egun daramaten jarrera sostengaezina da; gazteei zuzenduta dauden politikak kaleetatik irten daitezen ordua iritsi da, gazteek parte har dezaten haien lanketan, Foru Aldundiko bulegoetatik urrun” aldarrikatu du Gazte Abertzaleakek.

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes