Gazte Abertzaleakek Guardia Zibilaren kontrol “estutzaileak” eta “bortxatzaileak” salatu ditu Gipuzkoan
Gazte Abertzaleakek azken aste hauetan Gipuzkoako hainbat herrietan, Goierrin batez ere, Guardia Zibilaren presentzia salatu du, ekintza hauek desproportzionatuak izateaz gain, harrokeriaz burutzen baitira. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Orokorrak, Maider Carrere, Guardia Zibilen presentzia Gipuzkoako herritan “Estatuko segurtasun indarrek Euskal Herriari egindako beste harrokeriazko espresio bat dela” esan du.
“Ordiziako, Beasaingo, Lazkaoko eta beste hainbat herrietako gazteek beraien herrietan Guardia Zibilen zabalketa eta kontrolak kezkaz eta beldurrez bizi dituzte. Talde militarren kideek, metraileta eskuan dutela, abertzale izateko susmoa duten gazteei, gehien bat, identifikatzeko eskaerak etengabe egiten baitizkiete” kritikatu du Carrerek, militar horien presentzia beste garaietako antzezlan ilun eta beldurgarri baten eskena dela azpimarratuz, eta gobernu espainolak “gure herriarentzat dituen planen barnean, geure gizartearen izaera kikiltzeko eta gure erabakitzeko eskubidea erabat urritzeko argi eta garbi erabiltzen duen lanabesa” dela deritzo.
Gazte Abertzaleakek kikiltzeko ekintza honen eragileei gogoratu nahi die herri honek behin baino gehiagotan demostratu egin duela hauek bezalako ekintzen aurrean batzen dela. Honekin batera, gazte independentistek berresten du herri honetako garapen osoaren lanean ez duela etsiko, armen presioa, bortxa eta Espainiako Gobernuaren, zein Ajuria Enean dauden okupen, larderia eta zorrozkeria izanda ere.
Gazte Abertzaleakek kontrol eta larderiazko ekintza hauek salatu ditu eta, horrez gain, herri honetako dignitatea eta lasaitasuna babesteko, Guardia Zibila Euskal Herritik at joan behar dela deritzo.
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


