Gazte Abertzaleakek JERCeko XXII. Biltzarrean abertzaleon batasunaren aldeko apustua egin du

Asteburu honetan, JERC-ek Celrà-n (Girona) egin du bere XXII. Biltzarra eta Gazte Abertzaleakek gonbidatua izan da. Hara bertaratu dira Maider Carrere Idazkari Nagusia eta Josu Cristobal Barne eta Erakundearteko Harremanen Idazkaria. Aldi berean, Gazte Abertzaleko beste kide batzuk Chobentú-k antolatuko biltzarrera hurbildu dira Zaragozara.

Nazioarteko delegazioek hitza hartu duten gauean, Carrerek, gazte abertzale independentisten buruak, “Nire aitaren etxea” olerkia irakurriz argi utzi nahi izan du bere garaian Gabriel Arestik egin zuen moduan, zein garrantzitsua den abertzaletasunaren oinarrien eraldaketa.

Idazkari Nagusiak sutsuki defendatu du Euskal Herriko gazteek “burujabetzarantz” egin behar duten pauso ziurraz, Estatu espainolak, eta sistema horren barnean dauden eragileak “behin eta berriro gure etorkizunaren jabe izatea ezeztatzen baitigute”.

Era berean, azkeneko 30 urteetan jazotakoaz jabetuz abertzaleek “Espainiako Alderdi Sozialistari muzin egin behar diogu, urteetan esandako gezurrez gain, gure etxean sartu baitira gureak diren eskubideak zein ekonomia zapuztuz”. Carrerek azpimarratu nahi izan du “bere burua abertzale duten horiek Rubalcabarekin izan dituzten elkarrizketak” nazio eraikuntzan beste oztopo bat direla eta buruzagi independentistaren aburuz “politikarien helburua ez dela, bizkarroien legez, eserlekuetan mantentzea” eta “are gutxiago, Rubalcabaren estrategian sartu eta, subiranotasunaren alde lanean ari diren beste talde abertzaleak itotzea”.

Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak Catalunyan argi utzi du “gazteak garelako, eskarmentuetatik ikasiko dugu, baina argi izan dezatela herri honen autodeterminazio eskubidea onartu arte, ez dugula inoiz ahantziko esan dizkiguten gezurrak eta erabili dituzten faltsukeriak”.

Gazte Abertzaleakek JERC-eko erakundeari dion abegia erakustearren Carreren hitzen ondoren batzorde berriaren buruari Gabriel Arestiren “Harri eta Herri” liburua eta “Arrano Beltzaren” bandera eman dizkio, bere esanetan “Gazte Abertzaleakek aspaldian hasitako bidearekin duen konpromisoa mantentzen jarraituko baitu” eta “eta ez gaitu inork geldituko”. Azkenik ziur eta irmoki azaldu da esatean “Gazte Abertzaleaken ibiltzen aspaldian ikasia dugu, estropezu egiten dugunean inork ere nola jaiki behar garen esateko”.

Chobetú-ren kongresua

Asteburu berean, Gazte Abertzaleak Chobentú-ren biltzarrean egon da gonbidatu bezala, Asier Gomez eta Haritz Perez delegazioa osatzen zutelarik.

Ebro ibaiak GA eta Chobentú-ren arteko elkarlanaren ikurra dela aldarrikatu du Gazte Abertzaleak biltzarrean egindako diskurtsoan.  Gazte Abertzaleaken ustetan, “Oso onuragarria izan da biltzar honetan parte hartzea”.

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes