Gazte Abertzaleakek NNGG eta JSE- Egazek EGKren aurka egin dituzten deklarazioak errefusatzen ditu eta euskal gazteeen gutxiengoa ordezkatzen duten bi erakunde direla oroitarazi nahi die

Gazte Abertzaleakek PPk eta PSEk Euskal Autonomi Erkidegoan dituzten gaztediek argitara eman dituzten deklarazioen aurrean “ixilik ezin garela gelditu” esan du, Euskadiko Gazte Kontseiluak (EGK) atzoko atxiloketen ondorioz egindako deklarazioei buruz Nuevas Generaciones eta Juventudes Socialistas esan dituztenak erabat gaitzetsiz.

Gazte Abertzaleakek irmoki errefusatu ditu NNGG eta JSE- Egazek EGKri buruz egin dituzten akusazioak eta “haur txikiek hartzen dituzten purrustaden antzeko jarrera” hartu dutela azpimarratu du gazte erakunde independentistak. Erakunde abertzalearen aburuz “NNGG eta JSE- Egaz beraien alderdi nagusiek, PPk eta PSEk, duten elkarketa horri atxikitu dira, euskal gazteei euren espainiar nazionalismoaren oinarriak inposatu nahian”.

Gazte Abertzaleakek bere babes osoa ematen dio EGKk atzo atera zuen jakinarazpenari, atzoko atxiloketen aurrean egin beharrekoa baitzen, beti ere giza eskubide ororen defentsa oinarritzat izanik, atxiloketen arrazoi nagusia gazte- talde batean parte hartzearena izan zenean.

Gazte erakunde independentistak EGKk bere momentuan Auzitegi Nazionalak JARRAI- HAIKA- SEGI legez kanpo utzi zituztenean, horren aurka azaldu zen, eta EGKren iritzia ez du zertan desberdina izan behar, beraz NNGG eta JSE- Egazen jarrerak ez du sostengurik. Gazte Abertzaleaken aburuz “beste ikuskizun lotsagarri baten aurrean gaude”; agerian gelditzen da berriz ere espainiar diren bi gaztediek beraien alderdi nagusietatik helarazi dizkieten estrategien jarraipen zorrotza egiten dutela eta gazte erakunde hauek duten autonomi eskasa oso argi gelditzen da. !Harriduraz bizitzen ari gara GAtik katua eta sagua bezala ibili diren bi gaztedien arteko hartu emanen hobetzeaz! azpimarratu dute Gazte Abertzaleakeko kideek.

Eusko Alkartasunako gaztediak NNGGeri eta JSE- Egazeri argitu nahi izan die ez dutela onartuko EGKri eginiko inongo meatxurik ez eta koakziorik eta bi erakundeei “argiago hitzegin dezatela eta dituzten asmoak argi ditzatela” eskatu die. Zentzu honetan, erakunde independentistak PP eta PSEko gaztediei eskatu die azal dezaten ea beraien asmoen artean Eusko Jaurlaritza erabiltzea dagoen EGK bere zerbitzuetara izan nahi duten txontxongiloan bihurtzeko.

Azkenik, Gazte Abertzaleakek bi erakundeen jarrera gaitzetsi du “zeinak ez diren jabetu Euskal Autonomi Erkidegoan dagoen espainiar gutxiengoaren ordezkari soilak direla eta gizartearen berezko izaera ez duela inolako alderdi- legerik aldatuko”.

3 iruzkin

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes