Gazte Abertzaleakek Pasaiako Kanpo kaia eraikitzea errefusatzen du

Pasaiako portu berriaren fotomontajeaGazte Abertzaleakek (GA) publiko egin du gaur Pasaiako kanpo kaiaren eraikuntzaren makro-proiektuaren inguruko iritzia. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak azpiegitura honen eraikuntza errefusatu du eta Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileari alderdi bezala kontra posizionatu dadin eskatuko dio.

GAk “oso positiboki” baloratu du Pasaiako portuko kanpo kaiaren inguruko Ingurugiro Jasangarritasun Informea egiteko Espainiako Ingurugiro Ministerioak eginiko Ingurumen Azterketaren Erreferentziako Agiria; izan ere, besteak beste Eusko Alkartasunako Ingurugiro sailburuek, Sabin Intxaurraga eta Esther Larrañagak, defendatu duten jarrera konfirmatzen du, etengabe proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta zalantzan jarri dutenak. Gazte Abertzaleakek espero du Ingurugiro Jasangarritasun Informe definitiboak dokumentuaren ildo nagusia jarrai dezan eta ez diezaion makro-proiektuari argi berdea eman.

Gazte Abertzaleakek adierazi du “erakunde abertzale bezala Lurralde Historikoen Legearen aurka dagoela” eta ikuspuntu “progresista” batetik oso zalantzagarria dela probintzia bakoitzean merkatal portu bat izateko beharra. Momentu honetan “badago portu bat itsas garraioen beharrei erantzun nahikoa emateko gai dena” esan dute Gazte Abertzaleaketik, “gainera, aldamenean dago Baionako portua eta ala behar bada osagarri bezala erabil daiteke”. Eusko Alkartasunaren gazte erakundean “probintzia bakoitza bere sudurra bestetik ez ikustea guztiz zentzugabea dela” deritzo, eta horregatik beste alderdi batzuek urteetan zehar elikatu duten probintzialismoa baztertu du. Konponbide bezala, Gazte Abertzalek lurraldeen arteko kolaborazioarengatik apustua egin du, naziogintza bultzatuz eta probintzia bakoitzean dauden edo eraiki daitezkeen azpiegiturak osatuz.

Ingurugiroa ere landua izan da erakunde abertzalearen prentsa-oharrean; izan ere, Pasaiako kanpo kaia eraiki nahi den Jaizkibelgo itsaslabarrak duen babes maila gogoratu du. Lehenik eta behin, “kostalde hori erkidegoko legediak babesten du, Kostaldea Babesteko Lurraldearen Arloko Planak eremu honetan eraikitzea debekatzen baitu”, Gazte Abertzaleaken aburuz, “baina gainera Jaizkibelgo itsaslabarra Europar Batasuneko Leku Garrantzitsutzat (LIC) deklaratua dago, eta erakunde horrek babesten du”. Gazte erakundeak gogoratu du Jaizkibelek 16 habitat babestu dituela, eta horrez gain 35 landare espezie eta 5 animalia espezie.

Azkenik, Gazte Abertzaleakek obrak suposatuko duen dirutza nabarmendu dute. Datu ofizialen arabera, lehenengo faseak 1000 miloi euro baina gehiagoko kostua izango du, eta gastu horiei aurre egiteko administrazio publikoak aurrekontuaren erdia jarriko luke, Pasaiako Portuko Agintaritzak 250 milioi eurotan zorpetuko litzateke eta geratzen diren 250 milioiak erakunde pribatuek jarriko lukete. Horrelako inbertsio baten aurrean, Gazte Abertzaleakek A Coruña eta Gijoneko Portuetako kasuak gogorarazi ditu, non eraikuntzak bideragarritasun ekonomikoko planteamendu serio bat gabe hasita, gaur egun bi portuetako agintaritzak porrot egoeran dauden.

Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzordeak bere konklusioak Eusko Alkartasunaren Nazio Batzordeari aurkeztuko dizkio, honek ere superportuaren aurkako jarrera ager dezan; eta Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzarrari aurkeztuko dizkio, honek Pasaian Azaroaren 7an egingo duen bileran.

WordPress Themes