Gazte Abertzaleakek Patxi Lopezek ‘Egunkaria Auziaren’ aurrean mantetzen ari den isilaldia salatu du
Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gogorki salatu du Patxi Lopezek ‘Egunkaria auzia’ren gainean mutu geratzea. Bestetik Gazte Abertzaleakek bere solidaritatea eta babesa adierazi die “bidegabeko” auzi honetako auzipetuei, eta bihar Bilbaon “Egunkaria libre!” lelopean egingo den manifestaldian izango dela adierazi du.
Gazte Abertzaleakek, PSEko liderra den Patxi Lopez, ‘Egunkaria auzia’ren ahozko judizioa hasi den astean mutu geratu izana salatu du. Gazte erakundearen ustetan “Lopez ez da behar den neurrian egon berriro ere” eta adierazi du argi geratzen dela PSEk egunkariaren eta auzipetuen atxiloketek supososatu zuten berme demokratikoen murrizketaren aurrean duen jarrera konplizea.
Bestalde, Gazte Abertzaleakek bere atxikimendua adierazi du bihar Bilbaon Egunkariaren itxieraren aurka izango den manifestaldira, beste behin adieraziz prozesu honen aurkako bere jarrera eta “bidegabeko” auzi honetan auzipetuak daudenei bere babesa emanaz. Gazte erakundeak adierazi du Egunkariaren itxiera euskal kulturaren aurkako eraso bat izan zela estatuaren aparatuaren eskutik emana.
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


