Otsailak 20-22 bitarteko asteburuan Gazte Abertzaleak-en bigarren Auzolandegiak burutu egin ditugu, aurtengoan Donibane Lohitzuneko Donibane Ziburuko Ikastolan lanean ihardun gara. Ikastolako jangela eta beheko solairua margotzen aritu ginen larunbat osoan zehar.
Ostiral arratsalde-gau partean Donibane Lohitzuenera ailegatu ginen eguraldi xatarrari aurre eginez, herritik bueltatxo batzuk eman ostean (Iparraldeko errotondak) ikastolara ailegatu ginen, bertan hainbat guraso gure zain zeuden egin beharrekoak azaltzeko. Ostean afari afal-osteko bikaina pasa genituen giro ederrean.
Larunbatean goiz-goizetik lanari ekin genion guraso batzuen laguntzarekin, lana ugaria zen baina giro onean eta Iparraldeko ikastolei laguntza apur bat ematearen satisfakzioak lanaren pisua gutxiagotzen zuen.
Kronikatxo honen bidez SEASKA-ko arduradunei, Donibane Lohitzuneko ikastolako gurasoei eskerrak eman nahiko genizkioke emandako laguntza eta erreztasunengaitik. III Auzolandegiak egiteko asmoa badugu beraz ea hurrengorako animatzen zaren!



Gaia: Jardunaldiak
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleaken Auzolandegiak”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna