Gazte Abertzaleak-ek bigarren urtez ospatu zuen Aberrigintzan-ekin batera GAZTE FESTA, konpartsak Aste Nagusia dela eta jartzen duen txosnaren inguruetan. Goizetik hasi zen festa Txakoli dastaketa batekin. Bazkariarekin eman zitzaion amanera goizari. Hala ere, eguneko gauzarik garrantzitsuena eta dibertigarriena heltzear zegoen, Gazte Abertzaleak-ek antolatutako jaia, erraldoiak eta guzti.

Euskal Herriko bazter guztietatik heldu ziren militante eta GA-ren lagunak arratsalde on bat igarotzera. Elkarren artean hobeto ezagutzeko eta txosnaren inguruan jaia antolatzeko joku dibertigarriak ere izan ziren Bizkaiko GA-ek antolatuta.

Azkenean, festa irabazle!

Datorren urtean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, egun hau egutegian markatzekoa izango baita. Gora Aste Nagusia!

Gazte Abertzaleak

Gazte Abertzaleak

Gazte Abertzaleak

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Festa Bilbon”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna