Pasa den Larunbatean (Maiatzak 22) 50 militante inguru bildu ginen Bilboko Bilborock gunean Mikel Irujorekin, Eusko Alkartasunaren Europarako hautagaia, solasaldian aritzeko. Herrien Europa lelopean, Mikelek egun Europan dauden erakunde eta antolaketa azaldu zituen. Askotan Parlamentua, Komisioa edo Kontseilua urrunegi dirudite Euskal Herriko hiritarrontzat baina arlo askotan hartzen dituzten erabakiak funtsezkoak dira.
Kontseilua da, Parlamentuaren gainetik, erabakiak hartzeko dagoen erakunderik gorena. Bertan Estatuko ministroak hartzen dute parte, eta argi dago Euskal Herria momentuz estatua ez denez, ez dagoela hantxe ordezkatuta. Espainiak edo Frantziak nahi izanez gero hau zuzentzeko tresnak euren eskuetan dituzte, baina Alemaniak, Erresuma Batuak edota Austriak erabiltzen duten sistemari uko eginez haiek bereganatzen dute ordezkapen osoa, gure konpetentziak direnak arrantza, nekazaritza, zergak,…- euren gain hartuz.
Argi eta garbi ageri zen ere Europak momentuz ez duela justizia sozialean inolako aurrerapenik emango, Estatuek kide berriei nolabaiteko neurriak ezartzen dizkieten arren (batik bat langileen joan-etorri libre dela eta),euren baitan eta beste arazo guztietan (oinarrizko errenta, langabezia, despidoa, enpresen onuren kontrola,…) ez dute neurriak ezartzeko inolako interesik. Ingurugiroan ere zer esan asko dugu, gure politiko taldean (ALE) Europako Berdeak daudelako eta asko dira oraindik bete beharrrekoak ongizatezko etorkizuna bermatzeko.
Guztion Europa izan behar duena gutxi batzuen esku dago orain, komunitate linguistiko txikiek (katalana txikitzat hartzen badugu) edo estaturik gabeko herri eta nazioek lan handia dugu Estatuen Europa honetan gure ahotsa entzunarazteko.
Oso hitzaldi-ikastaro emankorra izan zen eta izandako bi orduak gutxiegi izan zirelakoa dugu. Halere hilabete honetan Mikel Irujorekin izateko aukera izango dugu, eta bestelako gaiak ere argitzeko momentua.
Gaia: Internazionala
0 Erantzunak to “Gazteak eta Herrien Europa”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna