Gaztedi abertzale batzuek apirilaren 1ean beraien web orriak itxiko dituzte
Bloc Jove (Bloc Nacionalista Valenciá), Chobenalla Aragonesista (CHA), Gazte Abertzaleak (Eusko Alkartasuna), JEN-PSM (PSM), JEV-JIC (Iniciativa per Catalunya) eta beste zenbait gazte elkargok beren web orrien itxiera bateratu bat egingo dute 24 orduz, Iraken aurkako guda espainol, britaniar eta estatu batuarraren aurka egiteko.
Bloc Jove (Bloc Nacionalista Valenciá), Chobenalla Aragonesista (CHA), Gazte
Abertzaleak (Eusko Alkartasuna), JEN-PSM (PSM), JEV-JIC (Iniciativa per
Catalunya) eta Calanuyako, Valentziako, Euskadiko, Balear irletako eta
Aragoiko beste zenbait gazte elkargok geldiera zibernetiko bat egingo dute
24 orduz. Ekintza Apirilak 1eko 0 orduetatik 24 orduetarainoko itxieran
datza. Ordu horietan gerraren aurkako mezuak, logotipoak eta irakiar
biztanlego kaltetuen aldeko homenandiak bakarrik agertuko dira, web
horietan.
Ekintza honen arrazoiei buruz dokumentu bateratuak dioenez, “ezin dugu
ahaztu gerrari buruz hitzegiten ari garen bitartean, irakiar zibil errugabe
asko, Aznar eta bere Gobernuak bultzatu eta bermatutako ejertzito baten esku
hiltzen ari direla”. Ekintza hau ” gerra ezlegal, inozo eta bidegabeko baten
bidez hil diren guztien oroimenez egin nahi dugun minutuko ixilune
pertsonal bat da”. www.blocjove.org, www.chobenalla.org,
www.gazteabertzaleak.org, www.jev-jic.org y www.jen.cc eta beste zenbait
orri web, Apirilak 1ean itxiko diren interneteko dominioak dira.
Eraberean, dokumentuak dioenez ” gure herrietako hiritarren
iritziarekiko agertu duten sentiberatasun demokratiko eza , gure herrialden
imajina publikoaren kaltea Europan eta munduan zehar, gure herrialdeen
airetiko eta lur eremuen gudarako erabilera desegokia eta gure
Legebiltzarren iritzien errespetu falta”, dira ekintza honetan parte hartu
duten taldeen arduretako batzuk.
Azkenik, ” Partidu Popularrak eginiko adierazpenak salatu nahi ditugu,
gerraren aurkako manifestaldietan parte hartu duten pakezaleak
kriminalizatu nahi izan dituztelako , era berean hedabideetako zentsura eta
manipulazioak eta poliziaren jarrera errepresiboak , demokraziaren
historiako atal tristeenetako bat agerian ipintzen dute, eta guzti honen
aurka egin daitezken ekimen guztiekin aurre egin beharrean aurkitzen gara”.
Ekintza hau, herritarrak kontzientziatu eta mobilizatzeko, Aznarren Gobernua
presionatzeko, Irakeko aferraren aurrean duen politika zuzenbideratzeko,
gure herrialdeetan eginten ari diren beste milaka ekintzekin batera talde
guzti hauen ekitaldi eta mobilizazioen barruan, kokatzen dugu.
Gaia: Internazionala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


