Gaztegune: Drogak, atzeraezineko eztabaida
Irailak 21 eta 22an, Gazte Abertzaleak-ak jadanik ohitura bihurtu dugun urte hasierako Gaztegunea izan genuen. Honetan aztertu beharreko gaia Drogen Legeztapenarena izan zen; eztabaida hau beti izan da publikoari lapurtuta, eta GAren ustez ezin dugu gehiago atzeratu. Gai honek dituen alde serio, polemiko, aberatsgarri eta sakonak antzeman genituen Kontxi Gabantxo, Eusko Jaurlaritzaren Drogamenpekotasun Sailaren Zuzendari ohiaren eskutik.
Hemen eztabaidaren ildo nagusiak aurkeztuko dizkizuegu eta azkenean atera genituen ondorioak ere:
![]() |
1. Drogak betidanik egon dira gizartean, eta zihurrenik herrien historian jarraituko dute haien kulturen parte bihurtu arte. Baina ezin dugu ahaztu drogei buruz ari garenean, ez garela bakarrik droga ilegalei buruz soilik aritzen. Alkohola, tabakoa eta botikak beste edozein droga bezalako ondorioak izan ditzakete, eta halere legeen babesa dute: hau gure ustetan Mendebaldeak historiko drogen gaia nola tratatu duenaren adibide argia da, euren drogak (alkohola, tabakoa,…) legalak diren bitartean, eta euren kontsumoa erabat arrunta, Hegoaldeko herrien drogen kontsumoa (Koka, marihuana, haxix,..) zigortuta dago. |
2. Ez dugu inolaz ere droga legal eta ilegalen artean egiten den desberdintasuna onartzen. Adibidez, EHE-n asteburuero 90.000k alkohoal edaten duten bitartean, egunero 27.000 lagun dituzte alkoholismo arazoak. Honetaz gainera, EHE-ko gazteen %50a gutxienez astean behin haxixa hartzen dute.
Honek sustantzia legalen kontsumoa ilegalena bezain kaltegarri izan daitekela frogatzen du, eta era berean droga batzuen ilegaltasunak ez duela kontsumorako oztopo izaten.
3. Drogek honelako ondorioak dituzte: aizundutako droga eta gaindosiak direla eta hildakoak, gaixotasunen trasmisioa, droga-trafiko, delinkuentzia,…. Guztiak ondorio txarrak.
4. Gazte Abertzaleak-ak drogen legalizazioaren alde agertzen da. Baina hala ere, honelako urratsak eman behar direlakoa dugu:
- Pertsona bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egiteko aske da.
- Behar beharrezkoa da aldi baterako edo epe luze bateko kontsumoak ekar ditzakeen efektu sikiko eta fisikoei buruz, eta osasun langile, gizarte-laguntzaile, sikologo, eta abarren formakuntzan, hezkuntza eta informaziorako Politika Publikoak diseinatzea.
- Drogak Erakunde Publikoen bidez aztertuta, kontrolatuta eta arautua izan behar du, bere purutasuna kontrolatzean, aizundutze eta gaindosien ondorioak ezabatuz.
- Administrazioak sustanztiak banatuko balitu, salneurrien beherapen handiak ekarriko luke, eta beraz diru kantitate handiak lortzeko sortzen den delinkuentziaren arazoa murriztu.
- Euren banaketa erakundeek kudeatu eta araututako tokietan burutu beharko da. Bertan sustantzia eta tresnei egindako kontrolak, kontsumoak eratorritako gaixotasunen trasmisioen ondorioak ezabatuko lituzke.
- Drogozaleen gizarteratzerako baliabideak zuzendu, edo gutxienez kalte-murrizketarako. Horregatik Hontza, Bilboko Zamakola auzoan, bezalako ekimenen eta narkosalen alde agertzen gara.
- Era berean, marihuana eta beste sustantzien erabilera terapeutikoa bultzatzen dugu, euren sendatze edo mina arintzeko ahalmena konprobatuta baitago.
Gaia: Hitzaldia



