Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “Gu ez gara Inoxenteak, Autodeterminazio eskubidea orain!” kanpaina aurkeztu du gaur, abenduak 29, Bilboko Arenaleko egoitzan” prentsa aurrekoan. Gazte erakundeak kanpainaren materiala eramango du Euskal Herriko lurralde guztietara hurrengo egunetan.

Egun hauetako bi elementu hartuta, Olentzero eta Inoxente eguneko monigoteak, Gazte Abertzaleak-ek Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko kanpaina burutu nahi izan du, gure inguruko zenbait alderdien buruzagiek horren inguruan mantentzen duten jarrera salatuz.

Erakunde independentistak uste du, PP-k euskal kutsua duen edozer indarkeriarekin lotuz jarraitzen du eta eskubide demokratikoen bermerako ez du ezer egiten. Zentzu horretan, alderdi sozialista jarrera hobea mantentzen duela ematen duen arren, itxurakeriekin bakarrik jokatzen du eta autodeterminazio eskubidearen bidean urratsik ez du emango. Bestalde, PNV urte osoan zehar kosoberaniaren ziria sartu nahian ibili zaigu. Asmatutako formula bat eta arazoaren muinera ez doana, euskal gatazka luzatzea besterik ekarriko ez duena.
Gazte Abertzaleak-ek, demokraziak, tolerantziaz, aniztasunez eta berdintasunez eraikitako herrian sinisten du. Horregatik, autodeterminazio eskuidearen alde agertzen da, gure eskubidea delako.

GU EZ GARA INOXENTEAK. AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA ORAIN!!

Triptikoa hartu!!!

GU EZ GARA INOXENTEAK!!!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa