Harkaitz Millani, Garan egindako elkarrizketa
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Elkarrizketa, Gara, Harkaitz-Millan, ZaharraGaur, martxoak 13, Gara egunkarian, Gazte Abertzaleakeko, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeko, Idazkari Orokorra denari, Harkaitz Millani, eginiko elkarrizketa bat ageri da.
Hartan, GAko IX. Ohizko Biltzarrean hartutako erabakiez hitz egiten du Donostiako zinegotziak: Egungo egoerak Euskal Herriaren nazio izaera ez duela aitortzen uste dugu; gainera, banaketa administratiboan abertzaletasunak kudeatu duen autonomia erkidegoan zatiketa oraindik eta handiagoa delakoan gaude. Gazte Abertzaleak taldeak argi dauka zatiketa hori ez dela nazio eraikuntzarako batere lagungarria. Hala, barneko aldaketa gehientsuenak norabide horretan joan dira. Honekin jarraiki, elkarrizketan barne egituran egindako aldaketak aipatzen ditu, bai eta, lurralde koordinazioen desagertzeari garrantzia ematen dio, bailaren rola indartuz.
Egungo egoerari buelta eman eta bake prozesuari ekin behar zaio dio Millanek eta beste gazte erakunde batzuekin batera bakegintzaren bidean lan egin behar dela eta lan egingo dugula dio.
Azkenik, hauteskundeei begira EAren ondoan lan egingo dugula dio ahalik eta emaitza onenak ateratzeko asmoarekin.
Gaia: Elkarrizketa
Egilea: Harkaitz Millan
Komunikabidea: Gara
0 Erantzunak to “Harkaitz Millani, Garan egindako elkarrizketa”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna