Hauteskundeak EHUn
Errektore berriaren aukeraketan murgilduta gabiltza EHUko kide guztiak eta normala denez, langile, irakasle eta nola ez, ikasle guztien arreta bereganatzen ari da prozesua. Zazpi izan ziren lehengo hautagaiak eta behin lehengo itzulia izanda, Antigüedad eta Perez-en arteko borrokara mugatu da etortzear dagoen bozkatze berria. Irakurketa ugari egin daitezke, hauteskunde guztietan gertatzen den moduan, baina joan den asteazkenean gertatutakoak argi usten du alde batetik, zerrenda guztien emaitzen parekotasuna eta bestaldetik bigarren itzulira pasa direnak unibertsitate arloan euskararen normalizaziorako apustu handiena egin duten hautagai-talde nagusiak direla. Eskuin espainolari asko gustatu ez zaion arren, hauteskundeak galtzen dituzten bakoitzean joko zikina egon dela salatzen dutelako eta azken boladan honetan galtzera ohitu beharra izan dutelako, zorionez.
Botoa ponderatua bada ere, lehengo aldia da ikasle guztiak bozkatzeko eskubidea izan duguna. Hala ere, ikasleen artean, partehartzea % 20,61 koa izan da bakarrik lehengo itzulian, azkeneko emaitzak baldintzatzeko nahikoa. Izan ere, kolektibo honek Iñaki Antigüedad-en aldeko emandako 4609 botoak, ikasleen botoen ia erdiak, Hidrogeologiako katedraduna bigarren itzulian kokatu dute. Perez, askoren iritzitan faboritoa bezala ateratzen zen eta espero bezala beste hiru taldeen konfiantza jaso zuen eta errektore izateko moduan jarraitzen du, Apirilaren 1ean gertatze denaren zain.
Izenen gainetik, garrantzitsuena Unibertsitate berri bat sortzeko aukera atera joka daukagula da. Euskararen behin betiko normalizazioan urrats sendo eta ausartak emango dituen Unibertsitatea nahi dugula erakutsi dugulako. Kalitatezko unibertsitatearen beharra dagoelako, ikerketa eta enpresa munduari etengabe begira egon behar duena. Publikoa den unibertsitatea nahitaezkoa delako, goi mailako hezkuntza guztientzat posiblea izan behar delako. Azken batean, Euskal Herriak, unibertsitate sistema propioaren eskaria duelako, egokitzen ez zaizkigun hezkuntza sistemei aurre egingo diena. Eusko legebiltzarrak onartu berri duen Unibertsitateen legeak horretarako lehengo pausuak eman zituen eta orain unibertsitate munduari dagokio ildo berdinean lan egitea, benetan gure aberriak goi-mailako hezkuntza sistema aurrerakoia izan dezan. Gure beharrei erantzungo diena, identitatea abiapuntutzat hartuta. Badaukagu gainera, beste erronka bat mahai gainean. Boloniako adierazpenak aro berri bat zabalduko du Europako goi mailako irakaskuntza eremuan eta Euskal Herriak eta bere unibertsitateak prest egon behar dute sortuko diren aukera berri hauei erantzuna emateko.
Beraz, gure agendan markatu beharreko eguna da osteguna. Ikasleon ahotza urnetan egon behar delako. Unibertsitateak, esandako guztiei erantzuna eman behar baitie, Perez edo Antigüedad buru izanda. Onenak irabazi dezala esan beharrean, hoberen egingo duena irabazi dezala esango dugu, EHUk horren beharra duelako.
Gaia: Hezkuntza
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


