Hezkuntza Sistemari buruzko jardunaldiak (EA)
Hezkuntzak sekulako garrantzia du gure seme-alaben garapen pertsonalerako zein herri gisa dagokigun ongizate maila hobetzeko. Gizarte anitz eta aldakor honek Hezkuntza arloan hainbat erronkari aurre egin behar dio ezinbestean, eta honek horri buruzko gogoeta sakona egitera behartzen gaitu, jokoan dagoena kontuan hartuta, Eusko Alkartasunak ere baduelako zer esan eta egitekorik.
Ildo honi jarraituz, hausnarketa elkarrekin egin eta guztiok aberasteko asmoz, Hezkuntza sistemari buruzko jardunaldiak antolatzea erabaki dugu eta bertan partehartzera gonbidatu nahi zaitut gutun honen bitartez.
Jardunaldietan, zehazki, hiru arlo desberdin jorratuko ditugu:
-Hizkuntz ereduak
-Eskola inklusiboa
-Euskal Kurrikuluma
Saioak datozen otsailaren 10 eta 11n egingo dira Donostiako Kursaal Jauregian, egitaraua honako hau izanik:
Otsailak 10
Goizez
10,00: Jardunaldien aurkezpena
10,15: Txostenen aurkezpena:
Hizkuntz Ereduak (Ignasi Vila Jna.)
Eskola Inklusiboa (Josep Valcorba Jna.)
Euskal Kurrikuluma (Javier Granja Jna.)
12,00: Etenaldia
12,15: Lan tailerrak
14,00: Bazkaria
Arratsaldez
16,00: Lan tailerrak
18,00: Etenaldia
18,15: Lantalde guztien arteko eztabaida
Otsailak 11
11,00: Ondorioen aurkezpena
12,00: Eusko Alkartasuneko lehendakariaren hitzaldia
Gaia: Jardunaldiak
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


