Hitza eta elkarrizketa
Alderdi politikoetako jaun-andreak, gogoeta egin ezazue. Zorionez, gizakiok entzuteko, elkar ulertzeko eta elkarrizketatzeko gaitasuna daukagu. Hitza izan bedi gure artean herrialde honetan erabiltzen den arma bakarra. Arazoen soluzioak gizarte honetan bizi garen gizon-emakumeek elkar ulertuta lortzen dira. Hitz egin dezagun, bestearen posizioa ulertzen saia gaitezen. Aurkari politikoarekin tolerantzia eta begirunea izan dezagun. Ahalegindu gaitezen, har dezagun konpromiso hori, ausartak izan gaitezen. Onar dezagun Euskal Herrian daukaguna gatazka politikoa dela, zein luzaro irauten ari den eta bizitza gehiegi eraman dituen. Gero eta arnasezinagoa den giro honi eusteak nora garamatza? Gatazka guztietan bezala, elkarrizketa da bidea. Hitz egin dezagun eta elkarri entzun diezaiogun.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Ibon Usandizaga
Komunikabidea: Euskaldunon Egunkaria
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





