Hitzaldia: Alternatiba bada

Gazte Abertzaleak martxan daukan “Alternatiba bada” kanpainaren testuinguruaren barruan, hitzaldi bat ospatu da azaroaren 17an Leioako kanpusean. Kanpainaren leloak dioen moduan, geure nazioaren garapena ahalbidetzen ez duten zenbait faktoreri alternatiba bada eta eman behar zaio. Ildo horretan, eskumaren eredu neoliberala eta borroka armatua zein eskubideen urraketa izan ziren hizpide nagusi hitzaldian.

Bertan, Mikel Noval ( ELA), Paul Rios (Elkarri) izan ziren gai desberdinen inguruan hitz egiten. Hasiera batean, ELA-ko ordezkariak bere sindikatuak gaur egun euskal gizartearen egoeraz egiten duen irakurketa eman zigun, bere ustez neoliberalismoaren itzalpean bizi den gizartea. Hortaz, eredu neoliberalari aurre egiteko bere sindikatuak mahai gainean dituen estrategien berri eman zigun, horretarako gai konkretuen inguruan dauzkaten teknikak azalduz, hala nola etxebizitza. Bestalde, Paul Rios-ek, ELKARRIK-ren ustez giza eskubideen urraketari eta bortizkeriari alternatiba badela adierazi zigun, bere erakundeak azken urte hauetan egindako lanari errepasoa eginez. Rios-en ustetan giza eskubideak ez dira bana daitezkeen arazoa, batzuen alde eta besteen kontra, giza-eskubideak osotasuna batean ulertu behar dira eta hauen urraketaren kontra edo alde egon zaitezke, ez bakarrik interes politikoen arabera batzuei erreparatu.

Hitzaldi interesgarri hau eta gero, Gazte Abertzaleak-eko kideak “alternatiba bada” kanpaina Leioa-ko kanpusera zabaldu genuen, kartelak ipiniz eta triptikoak banatuz.

Alternatiba bada. Leioako kanpusean

Alternatiba bada. Leioako kanpusean

Triptikoa PDF formatuan

Gaia: Hitzaldia

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes