Hitzaldia: Europako Gizarte Foroa: Hausnarketa bat Euskal Herritik
Europako Gizarte foroaren inguruko ekintzekin jarraituz, Abenduaren 3an Gasteizko Gazte Abertzaleak-ak hitzaldi bat antolatu zuen Parisen gertatu zena aztertzeko. Hitzaldi honetan, Gasteizko Alkartetxean ospatu izan zena. Nekane Alzelai(EA) Antonio Escalante (Gasteizkoak) eta Miguel de Andrés-ek(Gazte Abertzaleak) parte hartu zuten. Azken momentuan, Mikel Noval, ELA-ko ordeazkaria, ezin izan zuen hitzaldian parte hartu.
Hitzaldiaren helburu nagusia zen Foroan bi ardatzak nagusitu zutenak aztertzea: Europako Konstituzioa eta Gerra.
Miguel de Andrés-ek, GA-ko Sozioekonomiaren idazkaria, entzuleei azaldu zizkien Foroaren puntu aspimarragarriak: partehartzaileak, manifestaldia, mintegiak
.. eta gogoeta sakon bat planteatu zuen Europako Konstituzioaren inguruan. Horrela, herrialde guztiak eta gizarte eskubideak errespetatu dezala Konstituzio bat aldarrikatu zuen.
Bere partez, Nekane Alzelai EA-ko legebiltzarkideak globalizazioan erdiratu zuen bere interbentzioa, eta azaldu zuen zein den Gizarte Foroek jokatzen duten papera.
Bukatzeko, Antonio Escalantek, antimilitarista dena, gerraren inguruko bere iritzia eskaini zigun, eta gerraren aurka egunero borrokatu behar dugula argitu zuen , eta instituzioei neurriak hartarazten diegula arlo guztietan: hezkuntzan, enpresei emandako diru laguntzetan
.
Hitzaldia nahiko aberesgarria izan zen eta lagundu zigun Parisen tratatu zena ondo ulertzeko.
Gaia: Globalizazioa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


