“Euskal Herrirako marko juridiko-politiko berri baterantz”

Ezinezkoa izan zitzaion Joan Puigcercós-i EHUko Zuzenbide Fakultatean Begoña Lasagabasterrekin batera Elkarlanek antolaturiko hitzaldira bertaratzea; bertan, kongresurako Bizkaiko EAko zerrendaburu Josu Erkiagak eta Begoña Lasagabaster berak adierazi zutenez, “Madrilen” zenbait gai “irmo, eta argi eta garbi” defendatu behar dira, Euskadik Estatuarekin eta EBrekin dituen harremanak, edo Eusko Legebiltzarraren erabakiak, esaterako”.

EAk Eusko Jaurlaritzaren proposamenari aurkezturiko emendakin guztiak ere defendatu zituzten, “proposamena indartu eta zenbait gairi garrantzi handiagoa ematea” baitute helburutzat, “autodeterminazio-eskubideari, esaterako “.

Bestalde, Europako Batzordeko presidente Romano Prodik emandako abisua aipatu zuten, Espainiako Zigor Kodearen erreformari buruz PNVko eurodiputatu batek eginiko galdera baliatuta EBko ituna Eusko Jaurlaritzaren planerako “legezko oinarri gisa” ezin daitekeela erabili erantzun baitzuen. Begoña Lasagabasterrek adierazi zuenez, “ziur asko” hori ez zen izango komunikabideek zabaldu duten bezala, baizik eta EBk “ez duela ezartzen eta zehazten ezein Estaturen erregimen politikok zein izan behar duen, ezta Estatuen antolamenduak nola egituratu behar diren ere”.

Gaia: Politika orokorra


0 Erantzunak to “Hitzaldia Joan Puigcercosarekin”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna