Ibiladia Durangon

Emon bostekoa leloarekin ospatu zen igandean, maiatzak 29an, Ibilaldia Durangon. Kurutzeaga Ikastola, Ibaizabal Ikastola kooperatiba eta Ikastolen Elkarteak antolatu zuten jaialdia, Durangoko Udalaren laguntzaz.

Gazte Abertzaleak jaialdian laguntzeko eskaini zen eta hala izan ere! 1 gunean, San Fausto gunean goizeko txanda egin genuen, zera, goizeko 9etatik eguerdiko 3ak arte edari txosnan. 15 bat lagun hurbildu ginen hara lan egitera eta ondo pasatzera, izan ere, arratsalde osoa izan genuen kontzertu, ibilbide eta beste zenbait ekitaldiez gozatzeko.

Goizeko orduetan eguraldi polita egin zuen baina eguerdi aldera euria hasi zen eta hala jarraitu zuen hurrengo egunera arte. Hala eta guztiz ere, jende ugari bildu zen atzoko egunean Durangon; haur, gazte, nerabe zein heldu. Batez ere, gazteek hartzen zuten lekuko kontzertuen guneetan. Nabarmentzekoa da gazteen adina. Gero eta gazteago joaten dira jaialdi hauetara, hots, bataz – besteko adina 14/15-17 urte izan zen.

Jarrai dezagun euskararen aldeko jaialdietan eta ekimenetan parte hartzen.

Emon bostekoa!!!

Emon bostekoa!!!

Emon bostekoa!!!

Gaia: Jaia

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Iruzkin 1

  • Bartolo, 2008 Abuztua 7 @ 3:57 pm

    Aii ama!! KURUTZIAGA ikastola INKULTOS DE LA VIDAjesus nire ikastolari izena aldatzen!!

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes