Ikastaroa: Elizbarrutiko gatazka. Eliza eta sexu askapena
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Ikastaroa, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaPasa dan larunbatean, hilero egiten dugun bezala, ikastaroa izan genuen. Oraingo honetan Bilboko Yohn Jauregian Bizigay-k eta EHGAM-ek antolatutako ikastaro honetan, Eliza Gara erakundeko kide batek, Aitor Urreztik, sexu askapenari, afektibotasunari eta Elizaren barnean homosexualitatearen gaiaren inguruan dagoen gatazkari buruz hitzegin zigun. Hitzaldiaren ostean galdeketa eta eztabaidarako txanda heldu zalarik.
Eliza Katolikoaren barnean dauden mugimenduen aniztasuna eta hauek hierarkiaren doktrinari dagokionez mantentzen duten urruntasunari buruz hitzegiteko egun aproposa izan zan larunbata, arratsaldean Madrilen Familiaren Foro Espainiarrak homosexualen eskubideen eta honen inguruan Parlamentu espainiarrean onartutako legearen aurkako manifestaldia antolatu baitzuen.
Urreztik Eliza Katolikoaren hierarkian gai honen inguruan iritzi bakarra eta atzerakoia dagoela salatu zuen, alde batetik. Bestalde, ezagunenak atzerakoienak diran arren, hau da, munduaren eta gizakiaren ikuspegi ezkorra dutenak diran arren, Elizaren barnean mugimendu anitzak daudela azaldu zuen.
Afektibotasunaren gaiaren inguruan, jainkozko legearen gainetik gizakia dagoela, alde batetik, eta munduan gehien sufritzen dutenen lehentasuna, bestetik, aldarrikatu zituen. Elizaren hierarkiak mantentzen duen jarrera eta doktrina kritikatu zituen, idatzi sakratuetan adierazten danari buruz bere interpretazio eta iritziak adieraziz.
Gaia: Ikastaroa
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Ikastaroa: Elizbarrutiko gatazka. Eliza eta sexu askapena”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna