Ikurriñaren aldeko kanpaina
Gazte Abertzaleak gaur goizean Iruñeara gerturatu da San Ferminen hasiera aprobetxatuz Euskal ikurren eta pluralitatearen aldeko kanpaina bat egitera. Gazte erakundeak, txupinazoaren aurretik ikurrinak banandu ditu doan Iruñeako kaleetan, prentsa aurrekoan bere Idazkari Nagusiak, Ibon Usandizagak, esan duen bezala Euskaldunak izateko eskubidea urratua dugulako banatzen ditugu ikurrinak, lege uniformizatzaile baten kontra, Nafarroako Sinboloen Lege Foralaz hitz egiten. Bide batez, kaleak Nafarra izateko eskubidea, euskalduna izateko eskubidea lelopeko kartelak jarri ditu Gazte Abertzaleak-ek hiriko alde zaharrean eta pankarta handia Gazteluko plazan.


Gaia: Politika orokorra
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


