Iñaki De Juanari
Erantzukizun historikoari buruz hitzegiten ari garen une honetan, euskal herritar gisa hitzegiten dut.
Guztiz neurrigabekoak iruditzen zaizkit espainiar botere judizialaren sektore batek burutzen dituen maniobrak egungo egoera berezi honetan. De Juanari Auzitegi Nazionalak ezarri dion zigorra astakeria hutsa da, iritzi delituak ezin onar ditzakegu XXI. mendean.
Baina De Juana konsziente al da bere jarrerarekin sor dezakeen egoera larriaz? Denok puntu honetan ados egongo ez garela jakin arren, nire iritzi apalean pertsona bakoitzak bere bizia zein bidetik daraman erabakitzeko eskubidea dauka orokorrean. Baina ez beti, ez herri baten bakerako eta normalizazio politikorako nahian bere erabakiekin oztopo bihurtu daitekenean.
Nik, independentista eta ezkertiarra izanda, helburu politikoak lortzeko bide gisa indarkeria erabiltzea ezin uler dezaket. Ez besteengana zuzendutako indarkeria ez norberaren buruaren kontra zuzendutakoa, are gehiago herri oso bati egin dakioken kaltea hortxe dagoenean, gose greba amaigabearen erabaki horrek bere pertsonaren eta bere bizitzaren esparrua gainditzen duenean alegia. Horrexegaitik De Juanaren erabakia ezin errespata dezaket. Nahi gabe, pentsatzen dut, alderdi popularrari prozesua oztopatzearen estrategian jokoa egiten ari zaionean.
Norberaren askatasuna besteena hasten den puntuan bukatzen baita. Onena, hausnartzea. Ez da muturreko erabakiak hartzeko unea. Historiak bakoitza bere tokian jartzen du.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Ibon Usandizaga
Komunikabidea: Deia
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


