Zergatik euskaraz?
o Euskal herritar guztiok elkar ulertzeko tresna bakarra dalako.
o Euskara gure kulturaren islada dalako.
o Euskara aberastasuna dalako.
Geuk geurearen alde egiten ez badugu, nork egingo du?
o Euskal herritarron lana da gure hizkuntzaren alde lan egitea.

Gure jarrera:
o Hizkuntza eskubidea dalako. Euskara gure eskubidea.
o Bizitzeko eskubidea, ikasteko eskubidea, lan egiteko eskubidea…
o Aniztasunaren alde.
o Errespetuaren alde.
Zer dugu egiteko?

o Euskara erabili.
o Aldarrikapena landu: euskaldunoi ukatzen zaizkigun hainbat eskubide aldarrikatu.
o Euskalgintza indartu: beharrezkoak diran egiturak eta proiektuak aurrera ateratzeko.

Euskaraz bizi!

Euskarak aukera asko ematen dizkizu: ligatzeko, ondo pasatzeko, ikasteko, lan egiteko, maitatzeko, gorrotatzeko… BIZITZEKO.

Ez uko egin!

Euskaraz bizita ez duzu galtzerik. Urratsez urrats egindako bidea da euskaraz bizitzearen aukera, atzerapausorik ez duena. Aberasgarria.

Ez uko egin euskarari:
GOZATU bizitzaz EUSKARAZ

Filmerako sarrera

EUSKARA HIRE AUKERA!
EUSKARAZ HAZI,
EUSKARAZ IKASI…
EUSKARAZ BIZI !

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Kanpaina


0 Erantzunak to “IRAILAREN 26AN: europako hizkuntzen eguna.”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna