Iturzaetak dio EA eta GAen jarrera ezinbestekoa dela marko juridiko berri batera joateko
Alkartasun egunaren ospakizunen inguruan egindako herri bazkarian, Andoni Iturzaetak, Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusiak, gogoratu zuen Eusko Alkartasunak hamazortzi urte hauetan egindako lana. Begoña Erraztiren presentzia izan zuen ekitaldian, Iturzaetak adierazi zuen Eusko Alkartasuna momentu askotan giltza izan dela gizarte politikak eta burujabetzaren bidean urratsak emateko orduan. Ildo honetan, azpimarratu zuen geure alderdiak, zabalik dagoen marko politikoaren aldaketarako prozesuan izan duen eta aurrerantzean izango duen papera, EA baita nazio nortasunaren aitormenaren eta autodeterminazio eskubidearen bermatzailea.
Bestalde, goraipatu zuen Eusko Alkartasunak eta Gazte Abertzaleak euskal abertzaletasun ezkertiarraren erreferente izaten jarraituko dutela eraso espainolisten eta ETAren indarkeriaren aurrean izan ere, gure aberriaren normalizazio eta bake prozesuak indarkeria lorpen politikoak lortzeko bidea ez denaren eta gizartearen erabakitzeko eskubidearen aitorpenetatik etorriko baitira.
Gaia: Euskal Herria
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


