Abuztuaren 12an, Gazte Abertzaleak, herriak antolaturiko jaien aldeko kale jira batean parte hartu zuen, beste hainbat talderekin batera: Donostiako Piratak, Ezker Batua etab. Ez hori bakarrik, Gazte Abertzaleak aktiboki lan egin du kale jira honen antolamenduan, bertan irakurri zen manifestuaren zuzenketan eta manifestu hau gordetzen duen blog baten sorketan. Gainera aste bat lehenago, Gazte Abertzaleak, manifestu honen prentsa aurrekoan egon zen hainbat aldizkarietan erretratatua atereaz.

Honako hau, berriz, prentsa aurrekoan irakurri zen manifestua da:

Jaiak herriaren izena eta izana jasotzen dituen kulturalen erakusle dira. Historiaren poderioz, Euskal Herrian aldaketa eta jazoera ugari eman diren heinean, beste alorretan bezalaxe, egoeren aldaketak gehitzen joan dira jaien izaerara; batzuetan, berezkoak zituzten osagaiak indartuz, eta besteetan, hauetako hainbat ezaugarri bidetik galduz.
Herriak kultura osatzen duen bezala, jaien eragile printzipala da; partaidetzak egiten ditu jaiak, kolektibotasunak elikatzen duen identifikazioa errotuz; Euskal Herriak aintzinatik dituen jaiak berreskuratu behar ditu, Euskal nortasunaren zeinu garbia direla aldarrikatuz.
Donostiarrontzat hain garrantzizkoa den urtarrilaren 20ko ospakizunaz gaindik, nekez aurki ditzakegu honenbesteko partehartzea eta antolaketa herritarra dituzten bestelako jairik urte osoan. Auzoetakoak salbu, eta jai auetariko batzuk zenbait udal politiken ondorioz itotzear dira. Tamalez, egun Aste Nagusiak ez dirudi donostiarron jaia, ez baitago guztion artean guztiontzako dinamikak antolatzeko aukerarik. Balore aurrerakoik barreiatuko dituzten jaiak behar ditu Donostiak. Euskararen sustraiak errotu eta zabalduko dituztenak. Izaki guztiekiko errespetua eta guztien partehartzea lehentasun izango dituztenak. Indibidualismoa eta kontsumismoa baino, sormena eta kolektibotasuna sustatuko dituzten jaiak. Urrundu baino, batzen gaituen hiria eraikiz, jaien antolaketa partehartzailea eta bateratuaren bidez ere.
Hitz bitan, donostiarrok antolatutako festak nahi ditugu, donostiarroi zuzendutakoak. Eskaintza anitzekoak, gure nortasunaren isla izango diren jaiak bederen. Eragile, elkarte eta jende guztia bilduko dituen elkargune izan behar dute, eta aurrerantzean ere guztiok batuko gaituen esparrua halabeharrezkoa izango da.
Manifestu honetara atxikitzen garen eragileak honako hiru konpromezuak gure egiten ditugu:
1.-Aipatu diren printzipioak eredu izango dituzten festak sustatzea.
2.-Hemendik eta aurrerako Aste Nagusiei begira, herri egitaraua antolatzen saiatzeko borondatea eta konpromezua. Lehen pauso gisa, aurten, abuztuaren 12an, 18:30tan Bulebarretik abiatuko den herri jaiak aldarrikatuko dituen kalejira antolatzea.
3.-Aurrerantzean urrats gehiago emateko konpromezua. Elkarlana oinarri, donostiarren nahi eta eskaerei erantzungo dien jaiak sustatzeko konpromezua.
Bide berean, donostiar orori dei egiten diegu, herri jaiak izate bidean festen antolaketan eta euretan parte hartzera. Lotu herri jaien aldeko kalejirari!

Bestetik, manifestua hau interneten ere aurkitu dezakezue:

www.jaimanifestua.blogspot.com -en.

Gazte Abertzaleak

Gazte Abertzaleak

Gazte Abertzaleak

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Jai Herrikoien alde!”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna