Jaizkibelen Euskal Selekzioaren alde
Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-eko kideek Donostiako Klasika dela eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu zuten atzo.
Nazio bat garelako eta horrek selekzio propio bat edukitzeko eskubidea ematen digulako, kirol guztietarako euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. Lasterketa hau dela eta, eskari hau zabaltzeko momentu aproposa zela pentsatu zuten militanteek, zeren eta nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera ez dago egitura politiko bati lotuta, ezta nazio baten estatus politikoaren menpe. Selekzio nazionala izatea bi faktoren menpe dago nagusiki: selekzioa izateko nazio horren benetako borondatea eta nazioarteko federazioaren onarpena.
Aldarrikapen hura aurrera eramateko bailaretako kideeak Jaizkibelgo bidean egon ziren, eta “Aldapan gora, Euskal selekzioaren Alde!!!” leloa zuen pankarta bat jarri zuten. Gainera, bidean zehar antzeko leloak idatzi zituzten.
Iruzkin 1
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



ashet, 2007 Abuztua 6 @ 4:18 am
pozgarria benetan ikustea Gazte Abertzaleko neska-mutilak jaietan ere lanetan