JERC bere XIX. biltzar nazionalean
Pasa den asteburuan, abenduak 14 eta 15, Esquerra Republicanako gazteek euren Biltzar Nazionala ospatu zuten Barçelonan. Hori dela eta GAko delegazio bat gerturatu zen bertara gure erakundearen anaitasuna eta aldarrikapena erakusteko gure lagun katalanei.
Andoni Iturzaeta, Iñaki Sánchez eta Harkaitz Millan izan ziren gure ordezkari moduan bertaratu zirenak eta gerora azaldu digutenagatik oso harrera ona jaso zuten bertakoen eskutik.
Jerc-en Biltzar honetan ponentzi bakar bat eztabaidatu zuten eta emendakin kopuruari begiratuta adostasun handia zegoela esan dezakegu. Eztabaida politikoaz gain, egun hauetan Batzorde Nazionalaren berritzeari ere ekin zioten; zentzu honetan aipagarriena urte askotan zehar Idazkari Nagusia eta bozeramailea izan den Uriel Bertrán-en kargu uztea izan zen. Uriel-en lekua, aurrerantzean Pere Aragones-ek beteko du eta lerro hauetatik animoa eta zorte on guztia desiatzen diogu ekin behar duen ibilbidean aurrera jotzeko.
Bestetik aurrerantzean Uriel Kataluinako Legebiltzarrean arituko da, legebiltzarkide moduan, pasa diren azken hauteskundeetan lortutako arrakastaren ondorioz (gogoratu boto kopurua bikoiztu zutela).
Garai itxaropentsuak datoz dudarik gabe. ERC gobernuan arituko da ICV eta PSCrekin batera eta ziur gaude horrek ondorio interesgarriak izango dituela gure herrira begira.
Beraz animo Pere, besarkada bat Uriel eta batez ere Força JERC, força Ezquerra.
VISCA LA TERRA!!!
VISCA CATALUNYA LLIURE!
Gaia: Internazionala
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


