JERC-en XIX. kongresuan gure arteko harremanak sendotzen
Asteburu honetan JERC-ek, Esquerra Republicana de Catalunya-ko gazte erakundeak, bere XIX. Kongresua ospatuko du Bartzelonan.
Pasatako hauteskundeak eta haietatik sortu den egoera berriak, nahitaez, presentzia berezia izango du asteburu osoan zehar. ERC-k izandako emaitza paregabeak eta Generalitateko Gobernu berriaren osaketak gazte erakunde honen kongresua ilusio eta esperantza bereziaz jantziko du.
Gazte Abertzaleak-eko kideak han izango dira, Batzorde Nazionaleko hiru ordezkarik JERC-ko kongresuan parte hartuko dute elkarren arteko ikuspuntuak eta prozedurak uztartzeko.
Bai Catalunya bai Euskal Herria nazio eta herri diren heinean GAk eta JERCek bi herrien askatasunaren alde egiten dute elkarrekin, horretan datza eguneroko lana eta borroka, horretan jartzen dute ilusioa eta esperantza. Kongresu honetara joango diren GA-ko kideen presentziak bi gazte elkarteen arteko alkartasuna eta lotura sakona adierazteko, mantentzeko eta gogortzeko balio izango du.
Gaia: Internazionala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





