JERC, GA ETA CHOBENELLA ARAGONESISTA ERAKUNDEEK EZKERRETIK ERAIKITAKO EUROPA BATEN ALDEKO APOSTUA EGITEN DUTE.

Ekainak 9an, GA, JERC eta Chobenalla Aragonesista erakundeen arteko azkeneko ekitaldi bateratua, eta kanpainan erakunde honen ekitaldi zentrala izango zena ospatu zuten Zangotzako Auzoen Federakundean.
Bertan, Laura Ribalaiga, Europar hauteskunde hauetan JERC-eko hautagaia; Iñaki Sanchez, GA-eko ordezkaria; Fernando Carrasco, Chobenalla Aragonesistaren nazio koordinatzailea eta Miguel Marínez Tomey, CHA-ko Europako Parlamenturako 2. hautagaia egon ziren.
Era berean, Chobenallak “Herrien eta gizarte eskubideen Europagaitik” kanpaina aurkeztu zuen Mas Rasmia aldizkariarekin batera, Europa Batasuneko estatu gabeko nazioen gaineko gehigarri bereziarekin batera. Bertan, Eskozia, Gales, Flandia, Occitania, Britainia, Saboya, Sardeña, Frisia, Tirol, Moravia, Silesia eta andaluzen, katalanen eta euskaldunen arazoak eta egoerak azalduz.
Miguel Martinez Toneyk, aragoneses soilik egindako diskurtsoan, Europan pisurik gabe ez jarraitzearen garantiza azaldu zuen. “Ahotza eduki ez izana, edo inkonpetenteen eskuetan egon izana, Aragoi baino ekonomikoki aurreratuagoak zeuden lurraldeengaitik baztertuta geratu zen” azaldu zuen. CHAren ordezkariaren hitzetan, “gazteek ez dute onartu behar gure herria garatzeko aukerak galtzen uztea”.
Iñaki Sanchez, Galeuskaren inguruan, galdetu zuen “ PNV-k nola ordezkatu dezake gure herria, haien hauteskundeetarako proposamenen artean autodeterminazio eskubidea aipatu ere ez badute egiten. Ez dugu Europan izar bat nahi, alderdi honek esaten duen bezala, ezkerretik eta errespetu demokratikotik eraikitako Euskal Errepublika independiente bat baizik”.
Laura Riblalaigak, katalanez, sozialagoa, ekologikoagoa, demokratikoagoa izango den, eta gazteak eta herriak kontutan hartuko dituen Europa bat eskatu zuen. Era berean, Europa mailan NHP-ren kontra egindako borroka bateratuarekin katalanen eta aragondarren arteko harremana erabat sendotu dela adierazi zuen. Azkenik, Ezkerra eta JERC-en kontra aragoiko egunkari garrantzitsu batetan agertutako berriaren inguruan esan zuen “katalanen eta aragoidarren arteko harremana urratzea bilatu besterik ez duela egiten; bai izan duten historia amankomunean, bai arazoetan eta etorkizunerako proiektuetan elkarrekin doazen herrien arteko harremana urratzeko”.
Fernando Carrascok, Europako Parlamenturako aurkezten diren beste zerrendak komentatu zituen: “Frankok, PP-ak eta Borrellek gauza bat konpartitzen dute: makro ibai-aldaketak egiteko interesa eta nahia. Zein izango da PSOEren jarrera Bruselasen Ebroaren ibai-aldaketaren inguruan? Eta Borrellena?”. “PAR-ari dagokionez, Union Valenciana eta PA bezalako alderdiekin aurkezten dela dio, ibai-aldaketen alde azaltzen diren alderdiekin, alegia”. Bukatzeko adierazi zuen “aukera electoral murritz eta triste hauek ikusita, Aragoirentzat esperantza da geratzen den gauza bakarra; baina, zorionez, esperantza horrek Chunta Aragonesista du izena”.

Gaia: Internazionala

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes