JERC, GAZTE ABERTZALEAK ETA CHOBENALLA ARAGONESISTA ERAKUNDEEK GAZTEON ERABAKITZEAREN ESKUBIDEA DEFENDATZEN DUTE.

JOAN PUIGCERCOS DIPUTATUAK PARTE HARTU DU HIRU ERAKUNDEEN ARTEKO TOPAKETAN.

Europar hauteskundeetara begira JERC, GA eta Chobenalla Aragonesista erakundeek euren lehen ekitaldia ospatu dute gaur bertan Barztelonan. ERCren egoitzan ospatu den prentsaurrekoan, gazteon papera Europan aldarrikatu dute eta “Herrien Europa” Koalizioa ezkertiar eta independentistak diren gazteentzat aukera egokiena dela adierazi dute.

Ekitaldi honetan, Laura Ribalaigaren (ERCren hautagaia) eskutik aurkeztuta, Miguel de Andrés Frias-ek (GA-en ordezkaria) Europa Soziala ezkerretik eraikitzea aldarrikatu du. Bere ustez, Europar Konstituzioak autodeterminazio eskubidea defendatu beharko luke. Prentsa aurreko honetan, De Andrés-ek “Herritarren Zerrenda” legez kanpo uztearen erabakiarekin desadostasun pertsonala adierazi du eta, era berean, Galeusca koalizioaren jarrera salatu du.

Horrez gain, Daniel Ripak ,Chobenallaren ordezkariak, estatu mailan PHNren aurka borrokatu eta gero Aragonek Bruselara begiratzea aukerarik zuzenena dela dio. Riparen ustez, Espainako gobernuak gaur egun Aragonek dituen hainbat eskuduntza berreskuratu nahi ditu Bruselasen aurkituko dituen aukerekin baliatuz. Chobenallako ordezkariaren ustez Europar hauteskundeak garrantzi handia dute Herri honen gaurko egoera baloratzerakoan eta salatzerakoan aragoitik kanko bizi diren aragonesen ikuspuntua azaltzeko balio izango baitute, eta oraingo egoerarekin desadoztasuna azaltzeko aukera paregabea eman diezaiekelako.

Gaia: Internazionala

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes