Gazte Abertzaleak Josu Jon Imaz-i bere adierazpenen inguruan galdetzen dio

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, EAJ-PNVren presidentea den Josu Jon Imaz-i, galdetu nahi dio Iparraldeko alderdiek gatazkaren konponketarako mahaian parte hartzea irreala izango litzatekeela esanez egin dituen adierazpenen inguruan, herrialde guztiei on egingo dion irtenbide baten bila egongo den edo probintzialismoan tinko jarraituko duen. Gazte erakundearentzat, hitz hauek argi eta garbi uzten dute PNV-k ez duela Euskal Herrian sinisten subjetu politiko bezala eta “Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarentzako irtenbide baten bilaketa besterik ez dutela xedetzat”.

Horregatik GA-ek EAJ-PNVri eskatzen dio lurralde guztientzako komuna izango den irtenbide baten bilaketan lan egitea, izan ere normalizazio politikoa zazpi lurraldeetan eman behar da eta ez bakarrik hirutan.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes