justizia-soziala.jpg

Gazte Abertzaleak erakundeak sozialdemokratatzat hartzen du bere burua. Sozialdemokrazia, dugun gizartea aldatzeko eta justizian, berdintasunean eta alkartasunean oinarritutako Euskal Herri aske bat lortzeko tresna bezala ulertzen dugu.

Pertsona bezala eratzeko, hezkuntza eta osasuna, kultura eta ezaguera, enplegua eta etxebizitza lortzeko, gizabanako bakoitzaren eskubide eta aukeren berdintasunean sinisten dugu. Era berean genero eta etorkinen eskubideen berdintasuna defendatzen dugu.

Egungo sistema ekonomiko kapitalistak sortzen dituen bidegabekeriak botere publikoen esku hartzearen bitartez zuzendu behar dira. Horrela, merkatuen erregulazioen aldekoak, Tobin Tasaren, mailakako zergen, ekotasen eta abarren aldekoak gara.

Alkartasunean oinarritutako gizarteak eraikitzen ditugu: behartsuenekin alkartasuna, lanaren banaketaren alkartasuna (35 ordu), planetan dauden beste herriekin elkartasuna, gizaldien arteko alkartasuna,….

Hiritarren askatasuna defendatzen dugu, hau da, sistemarekin bat ez egite eta askatasun osoz erabakiak hartzeko bere autogobernurako ahalmena: adierazpen eta pentsamendu askatasuna, sexu-aukeren askatasuna, drogen kontsumoan askatasuna,…

Ekonomia kapitalista batetik ekonomia sozial batenganako igarotze bat bultzatzen dugun bitartean, zeinen helburua hiritarron onura eta egitura sozialaren aldaketa izango da, ekoizpen eta kontsumo ereduetan aldaketak eskatzen ditugu. Hau da planeta hondamen zihur batetik salbatzeko, eta ondorioz mundu hobeago batean bizitzeko dugun bide bakarra.

Eskubiaren eredu politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak onartuz, neoliberalismoarekin bat egin duten sozialdemokrazioaren korronteei uko egiten diegu.