Kanpaina aurkezpena: Euskal Unibertsitate Nazionaleruntz
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: HezkuntzaGazte Abertzaleak-ek, prentsaurrekoan aurkeztu du bere euskal unibertsitate nazionalaren eraikuntzarako proposamena. Euskal Unibertsitate Nazionaleruntz lelopean, GA-k kanpaina honetan islatu nahi izan du euskal unibertsitate nazionalaren beharra, Euskal Herritik eraikia eta Euskal Herriarentzako egina izan behar duen unibertsitate modeloa. Kanpaina hau, inposatutako hezkuntza sistema zentralistei Gazte Abertzaleak beti egin dien erantzun sendoaren barnean kokatu behar da. Honen adibide dira LOUa eta PSOEk euskal unibertsitate legeari aurkeztutako inkonstituzionalitate errekurtsoa , ondo erakutsi digutenak Euskal Herriak unibertsitate propioa behar duela izan, Espainiako eta Frantziako hezkuntza sistemetatik independientea.
Ildo honetan, Gazte Abertzaleak-ek unibertsitatea, euskal gizartearen ardatz bezala ulertzen du; plurala, herrikoia, integratzailea eta irekia izan behar dena. Euskal kulturarekin konprometitua egon behar den unibertsitatea, euskalduna eta gizartearen behar ekonomiko eta sozialei bizkarra emango ez diena. Beraz, Gazte Abertzaleak defenditzen duen eraikuntza nazionalarekin bat datorren unibertsitatea, hezkuntza nazionala, publikoa eta kalitatezkoa bermatuko dituena.
Gaia: Hezkuntza
0 Erantzunak to “Kanpaina aurkezpena: Euskal Unibertsitate Nazionaleruntz”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna