Kartelada Oarsoaldean – Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du

Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du. 

Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte.

Hemen dituzue argazkiak:

         

20 iruzkin

  • Gazte, 2008 Otsaila 15 @ 12:39 pm

    AUPA ZUEK!!

  • gazte, 2008 Otsaila 15 @ 1:39 pm

    galdetu zuten beraungo bizilagun elkartekoek: “quienes son estos de gazte abertzaleak?”. “los jovenes del partido de oyarbide” erantzun zieten.

    Dena esana.

  • Zazpi, 2008 Otsaila 15 @ 2:29 pm

    lan ona!!!

  • Jordi, 2008 Otsaila 15 @ 2:38 pm

    aupa,
    tema de vertederos siempre es tema polemico. pero hay q salir con firmeza

  • Alaitz, 2008 Otsaila 16 @ 7:34 am

    ZABORTEGIA ITXI! ORAIN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  • ioritz, 2008 Otsaila 17 @ 12:31 am

    Iepa,

    Zuen kartelak ikusi ditut. Kaña! Animo eta atzera pausurik ez.

  • Irene, 2008 Otsaila 17 @ 1:57 am

    a tope! a tope! pena da ikasketengatik pasaiaraino kartelak ikustera ezin joana, baina oso lan txukuna egin duzuela dirudi! EA donostiako kanpaina ere hain kaineroa izatea lortzen duzuen!

    IRN

  • joseba, 2008 Otsaila 17 @ 4:55 pm

    taz uek al zarete zabortegia itxi nahi dezutenak??
    JA
    JA
    JA
    zabortegia bezalako gai bat ezin da daiteke elektoralki erabili, gehien bat jakinda EA bezalako alderdi batek izandako jarrera.
    Beste alderdi batzuk etengabe lanean egon dira eta hori herritarrek ez dute ahazten.

  • Iñaki, 2008 Otsaila 17 @ 10:24 pm

    Zeintzuk dira ba etengabe lanean egon diran horiek? Mankomunitatera iritsi, eta aurreko planak zapuztuz zabortegia irekia mantendu zutenak? Herrialde osoan onartutako planaren aurka alternatiba bat ekarri behar zutenak (zabortegiz betea) eta azkenean errealitatera bueltatu eta Diputazioarekin aurreko plana berrezartzea onartu dutenak? horiek?

  • koldo, 2008 Otsaila 17 @ 11:09 pm

    EA Berdeak??!!! venga kien mas se apunta al carro???

  • brj, 2008 Otsaila 19 @ 11:43 am

    LAN ONA!
    ANIMO!

  • joseba, 2008 Otsaila 19 @ 7:48 pm

    ez dakit erasoa EB-ko edo ANVko kide banintz bezala egiten didazun, baina oso bide txarretik zoaz. Nik esaten dudana da herriak ez duela ahazten nork lan egin duen bere alde eta nor gogoratzen den auzo horretaz hauteskunde garaian
    edo bueno alderdi horren gazteria (gazterik badago alderdi horretan XD)

  • Urtzi, 2008 Otsaila 20 @ 4:13 pm

    Nik ez dut arazoa konkretuki ezagutzen, baina azken esaldia guztiz soberan dagoela iruditzen zait:
    Eusko Alkartasunan gazteak direla dudan jartzen duzu? noren web orrialdean zaude ba? norenak ziren ba kartelak? Nongoak dira ba Eusko Alkartasunako listetan edo Gernikako konzentrazioan (adibide bat jartzearren) agertzen diren gazteak?

  • ABERRI, 2008 Otsaila 20 @ 5:34 pm

    Ni gaztea naiz….eta EA-koa ;)
    Ez gara milloiak baiña amen gaude

  • Jeshua, 2008 Otsaila 23 @ 4:09 pm

    EA Gorria (Ezkertiar), Berdea (ekologista) ta Zuria (Zintzoa): EA da Euskal Herria.

  • Pasaitarra, 2008 Otsaila 24 @ 4:57 pm

    Ni pasaitarra eta gaztea naiz,
    gustatuko litzaidake jakitea kartel horiek ipini dituztenak nongoak diren eta zeinek bidali dituen.

    Zabortegiko gai honek kriston polemika sortu du azken hilabete honetan eta oso tristea iruditzen zait gazte erakunde honek hau erabiltzea bere interesen alde.

    Nik ere noski zabortegia ixtea nai dut, nola ez goizetan kiratz horrekin kaleratzea ez baita gustokoa. Hala ere gaia konplexuagoa da, zabortegia ixten bada non botako degu zaborra?, sistema kontsumista honek ematen dituen hondakinak?, zuek PNVrekin sortzen ari zareten Euskadiren hondakinak? Erraustegi batean? Beste zabortegi batean? Gaia oso konplexua da eta haratago dijoa eta penagarria irudutu zaizkit karel horiek.

    Gorria, udaletxetan soldatak igotzen?
    Berdea, AHT, Super Portua,…
    Zintzoa, udaletxeak lapurtzen?
    Zuen kontraesanak la ostia dira.

    Nik ere Euskal herrian bizi nai dut, baita ere Pasai Antxon. Eta baita ere zuek bezelako jendeakin kriston parrak bota genituen kartel horiek ikustean.

  • Iñaki, 2008 Otsaila 25 @ 1:57 pm

    Gazte Abertzaleon blog honetan, beste batzuenetan ez bezala, edonork bere iritzia eman dezake, bai, baina argumentatzea ere ez legoke soberan.

    Kartel horiek Oarsoaldeako Gazte Abertzaleen ideia izan ziren, ez beste inorena. Inork ez du zabortegiaren itxiera bere interesen alde erabili, zabortegia itxiz gero Oarsoaldeko biztanle guztiak aterako baikara irabazten.

    Non botako degu zaborra? Zuk planteatzen dezun galderak badu dagoeneko erantzuna eta konponbidea. Europako lurralde garatuenek jarraitzen duten sistema: ahal den hondakin guztien berziklapena eta geratzen direnen errausketa. Horrela onartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaturik zeuden 285.453 gipuzkoarrek. 2003an 110.897 gipuzkoarrek erabakia babesten ez zuten alderdiei bozkatu zieten (jakina bada ere, boto nulu guztiak ez zirela Batasunaren bozkak, baina bueno); txuriz bozkatu zutenak barne, horien pentsamoldea gain honen inguruan ez baitakigu. Akordio horren barnean itxia egon behar lukeen San Marcosen behin-betiko itxiera zegoen, hori betetzea zen guk eskatzen genuena eta duguna.

    Bestalde, jakin beharko zenuke, eta Pasaiako kasuan zentratuz gainera, soldatak jaistea eskatzea bezain erreza dela hauei muzin egitea. Hori bezain erraza. Udalean dagoen alderdiak jaisteko proposamena egin zuen, bai (jakinik ez zela aurrera aterako, noski, bestela…) baina horren ondoren ez dio euro bati ere muzin egin, kobratzen jarraitu du, lasai asko. Non dago koherentzia?

    AHTaren inguruan hemerotekak begiratzea besterik ez dago bakoitzaren hasierako jarrera ikusteko, trazaera erabakitzerakoan adibidez; halere argi daukat trena beharrezko alternatiba bat dela abioiei eta ezin garela Europako tren-saretik kanpo geratu. Ez dago besterik. Superportuaren gaiaren inguruan, argi dago Pasaiako portuak badiaren barnealdean dagoen moduan jarraituz gero ezinezkoa dela ongizate maila duin bat bermatzea inguruan bizi garenoi. Hori konpontzeko irtenbide dexente daude: Portua kanpora ateratzea, ixtea, Bilbora eramatea… konponbide guztiak garapen fasean daude, oraindik ez dago inolako proposamen definitiborik. Gero, gerokoak.

    Lapurtzearena zer esan, Euskal Herrian udal-korrupzio kasu bakarra azaleratu da azkenaldian eta nork salatua? Komisaria non zegoen ondo zekien Laguardiako zinegotzi batek. Alkateak bera sobornatu nahi eta bera zuzenean komisariara. Zu zeren zain zaude?

  • Pasaitarra, 2008 Otsaila 27 @ 6:31 pm

    Joder zenbat dakin honek!!!

    Soldaten jetsiera, ba bueno ez zen atera baina bueno, egia da lehengo lau urtetan igo zituztela zure alderdiaren bozkekin, eta orain ez direla jetzsi EA ezezkoa eman zuelako beste alderdi batzuekin batera. Eta esan ANV gehiengoa den herrietan eskualde honetan soldatak jetsi egin direla Oiartzun eta Lezo kasu, hemen gauzak ez dira iten interesen arabera printzipioen arabera baizik, ikasi!

  • Iñaki, 2008 Otsaila 27 @ 9:11 pm

    Hemerotekak horretarako daude, behar denean informatzeko.
    Aurreko igoera hori aho batez egin zen, are gehiago, nik dakidala EAk epe motzean zinegotzien soldatak, taldeka ematen den dirua etab. EUDELek esaten duenaren arabera ezartzea adostu du aurten ANVrekin, aurrekontuakin batera.
    Halere berdina diot, zinegotziek ez dute soldata kobratzeko obligaziorik, non daude, orduan, printzipioak?

  • ashet, 2008 Otsaila 27 @ 9:16 pm

    ANV ene !!! AHT ene !!! Burura etortzen zaizkit larogeitahamargarren hamarkada hasten zenean HB-Ko mozioak Irun-go udaletxean. Abiadura Handiko Trena eskatzen zuten, eta hain justu Tren horrek Irunen geltoki bat euki zezan.

    Koherentzia mesedez, eta ez izan hain koldarra iragana eskutatzen.

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes